Jesuitak Durango
Iurretako Udala
Santos Arriandi
Amorebieta-Etxanoko Udala

Euskaraz sortu eta jolasteko ikastaro berria Durangon

Bizenta Mogel liburutegiak eta Durangaldeko Berbalagunek elkarlanean antolatu dute ‘Euskaraz astiro, sormenagaz aldiro’ ikastaroa. Ostegunean izango dute lehenengo saioa. Izena emateko interesa dutenek 639 400 786 telefono zenbakira jo dezakete.

Lehen aldiz egingo den proposamena da, doakoa, eta euskaraz lasai aritzeko, sortzeko eta ondo pasatzeko espazio segurua eskaintzea du helburu. Josu Abaunza Durangaldeko Berbalaguneko dinamizatzaileak azaldu duenez, Euskaraz astiro, sormenagaz aldiro ikastaroak “hizkuntza eta sormena garatzea” bilatzen du, eta bai euskara ikasten ari direnenei, bai euskaraz modu informalean aritu nahi dutenei dago zuzenduta. “Askok euskaraz badakite, baina ez dute aisialdian erabiltzeko espazio segururik; ikastaro honek hutsune hori bete nahi du”, adierazi du.

Saioak hilean behin egingo dira, 17:00etatik 18:00etara, Bizenta Mogel liburutegian. Guztira sei saio izango dira: datorren ostegunean, 29an, izango da lehenengoa, eta horren ostean, otsailaren 26an, martxoaren 26an, apirilaren 30ean, maiatzaren 28an eta ekainaren 11n. Saio bakoitzak ordubeteko iraupena izango du, eta 10-12 laguneko talde txikietan garatuko dira.

Metodologiari dagokionez, album ilustratuak izango dira saio bakoitzaren abiapuntua. Horien inguruan, irakurketa, jolasak eta sormen-dinamikak uztartuko dira, Alaitz Muro dinamizatzailearen eskutik. “Hizkuntza tresna izango da sormen ariketak egiteko, eta dinamikak aktiboki parte hartzea eskatuko du, sentimenduak azaleratzeko aukera emango du eta, batez ere, euskaraz gozatzeko aukera bermatuta egongo da”, azaldu du Abaunzak.

“Presiorik gabe”

Ikastaroa oinarrizko euskara maila duten Durangaldeko herritarrei dago zuzenduta, izan ere, baldintza bakarra euskaraz aritzeko gutxieneko ezagutza izatea da, Berbalagun egitasmoan ohikoa den bezala. “Euskaraz modu askean eta presiorik gabe aritzeko gunea eskaintzen du ikastaroak, jolastu eta ondo pasatzeko, akatsak egiteko beldurrik gabe”, nabarmendu du dinamizatzaileak.

Ekimenak, gainera, euskarazko aisialdi aktiboa sortzea eta parte-hartzaileen arteko harremanak euskaraz saretzea du xede. Testuinguru horretan, Bizenta Mogel liburutegia kokaleku egokia dela azpimarratu du Abaunzak: “Liburutegiari beste erabilera bat ematen dio; ikasteko ez ezik, elkartzeko eta euskaraz bizitzeko gunea ere bada”.

Abaunzaren esanetan, arrazoi nagusi bat dago ikastaroan parte hartzeko: “euskaraz jolastu, ondo pasatu eta hizkuntza ohiturak modu naturalean aldatzea”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados