Berrizko Udala
Zornotza Aretoa
Berrizko Udala
Iurretako Udala

Berdindu zerbitzuak aurrez aurreko arreta eskainiko du bihar Elorrion

Elorrioko Udalak, Berdintasun Sailaren bitartez jakinarazi du Berdindu zerbitzuak arreta presentziala eskainiko duela bihar, urtarrilak 20, 11:00etatik 17:00etara, Iturri Kultur Etxeko Erakusketa Aretoan (Elizburu kalea, 18). Ekimen hau Eusko Jaurlaritzak bultzatutako LGTBI+ pertsonentzako arreta, informazio eta laguntza zerbitzuaren baitan kokatzen da, eta helburua baliabidea herritarrengana hurbiltzea da.

Arreta presentzial hau Elorrioko herritar guztiei zuzenduta dago, identitateari eta orientazio sexualari, LGTBIQ+ legediari, seme-alabatasunari, aniztasun sexualean hezteari edo gai horiekin lotutako bestelako zalantzei buruzko informazioa jaso nahi dutenei. Zerbitzuak espazio seguru, profesional eta konfidentziala eskaintzen du, arreta zuzena eta pertsonalizatua bermatuz.

Udaletik eta Berdintasun Sailetik herritarrak aukera hau aprobetxatzera animatzen ditu, inklusioaren, errespetuaren eta aniztasunaren alde lan egiten duen zerbitzu honetara gerturatzeko. Informazio gehiago nahi izanez gero, Berdindurekin harremanetan jar daiteke 900 840 128 doako telefono-zenbakira deituta.​

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados