Berrizko Udala
Zornotza Aretoa
Berrizko Udala
Iurretako Udala

Laubidetako 20 banku zaharberritu dituzte Durangoko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek

Durangoko Oinarrizko Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleek Laubideta kaleko hiri-altzariak hobetzeko jarduera burutu dute, hezkuntzak udalerriaren beharrei zuzenean nola erantzun diezaiekeen erakusten duen adibide argi gisa.

Guztira, Laubideta kaleko eta inguruko 20 egurrezko banku zaharberritu dituzte. Horretarako, bankuak kontu handiz desmuntatu eta tailerrera eraman zituzten. Bertan, parte hartu duten 8 ikaslek konponketa eta tratamendu prozesu osoa gauzatu dute. Lan horren baitan egin dira hondatutako piezen ordezkapena, gainazalen lixatze integrala, egur iluneko hiru tonutako berniza aplikatzea eta laxur motako babes-tratamendua, altzarien estetika eta iraunkortasuna bermatzeko helburuarekin.

“Horrelako ekimenek, ikasleentzat esperientzia praktiko baliotsua izateaz gain, eragin nabarmena dute bizilagunen egunerokoan, eta agerian uzten dute Lanbide Heziketak ez duela soilik lanerako prestatzen, baizik eta komunitatearen ongizatean ere laguntzen duela” nabarmendu du Hezkuntza zinegotzi Asier Perugorriak. “Helburu bikoitzari erantzuten dio: alde batetik, ikasleei benetako eta baliagarriak diren esperientziak eskaintzea euren ikaskuntza-prozesuan, eta, bestetik, hiri-ingurunea hobetzea ekintza zehatz eta jasangarrien bidez”.

Ikaskuntza praktikoa

Datozen asteetan, ikasleek erronka berri bati egingo diote aurre: Oinarrizko Lanbide Heziketako esparruaren itxitura metalikoa hobetzea. Lan horrek jarraipena ematen dio udalerriaren zerbitzura dagoen ikaskuntza praktikoari.

Durangoko Udalak oso positiboki baloratzen du hezkuntzaren eta zerbitzu publikoaren arteko lankidetza, eta berretsi egiten du tokiko errealitatearekin konektatutako lanbide heziketarekiko konpromisoa.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados