Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Mankomunitateak %174 igo ditu Gizarte Larrialdietarako Laguntzak azken hiru urteetan

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak jakinarazi du azken urteetan Gizarte Larrialdietarako Laguntzen (GLL) eskaera, eta gastua etengabe hazi direla eta horrek aurrekontuaren egokitzapena beharrezkoa egin du. Hori dela eta, ostegun honetan ospatutako osoko bilkuran, kreditu aldaketa bat onartu da EH Bilduren, Garaiko Herri Taldearen eta Abadiñoko Independienteen aldeko bozkarekin eta EAJren aurkako bozkekin, babes sozialeko diru laguntza hauei bultzada emateko.

Izan ere, 2025eko urrian egindako kalkuluen arabera, urte amaierarako 800 eskaera baino gehiago aurreikusten dira, gastu osoa 1,9 milioi eurokoa izango da.

GLLen zenbateko hazkundea argia izan da azken urteetan:

  • 2020: 827.547 €
  • 2021: 1.001.408 €
  • 2022: 1.090.778 €
  • 2023: 1.369.814 €
  • 2024: 1.548.683 €
  • 2025 (aurreikuspena): 1.899.516 €

Eskaeren kopurua ere handitu egin da: 2020an 751 eskaera izatetik, 2023an 1.004 eskaerara igaro da, eta aurten gutxienez 800 eskaera espero dira, gehienak urte osokoak. Eusko Jaurlaritzaren ekarpena 2025ean 1.021.403€ izan arren, aurrekontua ez da nahikoa eskaera guztiei erantzuteko.

Horregatik, Amankomunazgoak 878.114 €-ko kreditu gehigarria onartu du, honako kontzeptuetarako:

  • Alokairua: 258.114 €
  • Etxebizitza mantentzea: 175.000 €
  • Oinarrizko ekipamendua eta konponketak: 100.000 €
  • Beharrizan primarioak: 120.000 €
  • Energia eta hornidurak: 75.000 €
  • Beste kontzeptu osagarriak: 150.000 €

Gizarte Larrialdietarako Laguntzak funtsezkoak dira egoera ahulean dauden pertsonen oinarrizko beharrak (etxebizitza, hornidurak, elikadura) bermatzeko eta bazterketa soziala saihesteko. Aurrekontu gehigarri honek eskaera guztie erantzuna eta modu bidezkoan izapidetzea ahalbidetuko du.

Hausnarketa

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak gogorarazi nahi du GLL laguntzak Eusko Jaurlaritzaren eskumena direla, eta, ondorioz, hausnarketa sakon bat egiteko deia egiten du.

Idoia Otaduy Mankomunitateko presidenteak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak ezarritako baliabide ekonomikoak ez dira nahikoak laguntza guztiei erantzuteko, eta, horren ondorioz, udalek eta Mankomunitateek hartu behar izaten dute gainontzeko kudeaketa eta finantzaketa zama. Horrek tokiko erakundeen aurrekontuetan eragin zuzena du, izan ere, eskariaren gehiengoari erantzuteko ardura euren esku geratzen da.

“GLLen beharra gero eta handiagoa da, baina ezinezkoa da tokiko erakundeek soilik egoera honi epe luzera aurre egitea. Eusko Jaurlaritzak bere gain hartu beharko luke ardura handiagoa.Gobernu talde honetan oso argi daukagu Mankomunitateak eskualdeko herritar guztion ongizatea bermatu behar duela, eta, horretarako, baliabideak handitu behar badira, horri ekingo diogu, gizartearen beharrei erantzuteko”, adierazi du Otaduyk

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados