Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango
XABIER MALATSETXEBARRIA

“Etxetik ikusita paradisua ematen du, baina infernua da”

Zeregin ugaritan murgiltzen da Xabier Malatsetxebarria elorriarra. Rugby taldeko maskota edo Errebonbiloen kapitaina izateaz gain, ETB1eko ‘Naufragoak’ biziraupen saioko txapeldunordea izatea lortu zuen eta azken frogan “15 edo 20 minutuko atzerapenarekin heltzeagatik” gelditu zen irabazlearen kanpaia jo barik. Hala ere, bere whatsappean ‘Naufragoak’ saioko kanpaia jotzen agertzen da.

-Zer azaldu nahi duzu irudi horrekin?
-Nire buruan eraiki nuen erronka pertsonala izan zen. ‘Jabata’k irabazi zidan finala, baina kanpaira igotzea eta jotzea erabaki nuen. Eta hori oso polita izan zen, zeren erronka fisikoaz gain erronka pertsonala ere bazen. Bera euforikoa zegoen eta neuk esan nion bere ingurura begiratzeko eta paisaiaz gozatzeko.

-Lekuak paradisua ematen zuen?
-Etxetik ikusita hala ematen du, oso polita; baina bertatik ikusita infernua ematen du, ez da hondartza zoragarri bat. Han, eguzkia gorroto duzu eta etxera itzultzerakoan ez duzu nahi ez hondartzarik ezta eguzkirik.

-Zelako harremana izan duzue lehiakideen artean?
-Harremana oso ona izan da. Lehiaketara binaka aurkezten ginen; nik Juan Pablo Marias ‘Nava’rekin osatu nuen bikotea, baina berak abandonatu egin zuen gaixo zegoelako; eta momentu hori oso gogorra izan zen. Gero, Ilargi izan nuen bikotekide. Lehiaketan iraun zuen bitartean, lagunak ez genituen egun batetik bestera egiten, han uneoro egiten genituen. Hasieran, binakako txapelketa zenez, ez geunden gertu, baina gero batu egiten ginen eta hor elkar ezagutzeko aukera izan genuen eta mantentzen diren adiskidetasunak lortu genituen.

-Eta Lur Errekondo eta Iñigo Vicens aurkezleekin?
-Oso jatorrak dira biak. Lehiaketan zehar gertuko harremanak baztertu egin behar dituzu eta alde profesionala bakarrik ikusten duzu. Amaitu eta gero ezagutzen dituzu nolakoak diren. Lur hasiberria da, eta uste dut ondo moldatuko dela, nahiz eta orain ‘El Conquis’en dagoen eta saio hori gazteleraz den.

-Lehiaketa abuztuaren 1etik 15era grabatu zen. Zer moduzko esperientzia izan zen?
-Polita eta gogorra aldi berean, baina errepikatzeko modukoa. Biziraupena da lehiaketaren lehentasuna eta euskaraz lehenengoz egiten zen horrelako programa izan da; saio pilotua izan zen.

Lehiakide bat kanporatzen zenean pena ematen zuen baina, ere berean, horrek beste lehiakide bat gutxiago nuela suposatzen zuen eta horrek aurrera pausu bat zekarren. Ikusi da harremanak oso onak zirela jokotik kanpo, baina probetan dena ematen genuen. Jokoan lehia mantendu da, baina hortik kanpo ez da egon lehiakortasunik.

-Beraz, lehiatzera joan zinen argi eta garbi.
-Bai, bai. Lagunak egitera, ondo pasatzera eta disfrutatzera ere bai, baina, batez ere, irabaztera. Nahiz eta aitortu behar dudan ez nuela inolako prestaketarik egin.

-Momentu gogorrak ere egongo ziren, ezta?
-Janaria eskasa zen, eta Ilargik topatu zuen gaztainaren antzeko fruitu siku bat, eta nirekin partekatu zuen. Intoxikatu egin ginen eta ni oso gaizki jarri nintzen: sua igarri nuen eztarritik tripara arte. Medikuek litro bete ur gazi eta gatzik gabeko beste litro bat ur edanarazi zizkidaten eta gero botaka hasi nintzen; ondoren etzan eta hurrengo egunera arte ez nintzen itzartu.

– ‘Jabata’ txapeldunak irabazi zituen txapeldunaren 20.000 euroak. Bigarrenak ba zuen saririk?
-Ez. Zero. Pena bat, zeren 15 edo 20 minutuko atzerapenarekin heltzeagatik diru-saririk barik gelditu nintzen. Askotan entzun dut ‘El Conquis’ bezalako programetan, finaletara heltzen diren lehiakideak irabazleak sentitzen zirela, eta egia esan, nik hori ez nuen sinesten. Baina egia da; zeren bigarren geldituta ere, irabazle sentitzen naiz.

-Prest egongo zinateke ‘El Conquis’eko lehiakidea izateko?
-Jakina. Bost aldiz egin dut casting-a, eta hor lehiatzea ez dut inoiz baztertuko. Badakit askoz ere gehiago prestatu beharko nintzatekeela fisikoki eta teknikoki, baina joateko prest nago, ‘Naufragoak’en neurria eman dudala ikusi eta gero.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados