Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Abadiñoko EH Bilduk errenta ertain eta baxuei OHZ jaistea eta tasetan deskontuak aplikatzea proposatu du

Abadiñoko EH Bilduk, egungo egoera ekonomikoa eta Udalak 2023an izango dituen diru sarrerak ikusita, “errenta ertain eta baxuko abadiñarrei Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (OHZ) jaistea eta tasetan deskontuak aplikatzea” proposatu du.

Koalizio soberanistaren zinegotziek “oso kezkagarria” dela uste dute “Abadiñoko Udalak diru-sarrera errekorrak dituela zerga eta tasen alorrean eta, aldi berean, herriko familia askoren egoera ekonomikoa gero eta larriagoa dela”. Izan ere, “2023an 450.000 euro extra” jasoko ditu Udalak.

“IBI eta IAE zergarik altuenak”

“Abadiñon, orohar, Durangaldeko IBI eta IAE zergarik altuenak ditugu”, EH Bilduren arabera. “Aurten, gainera, prezioen igoeragatik BEZ gehiago ordaintzen ari garenez, Bizkaiko Foru Aldundiak inoiz baino diru gehiago ingresatuko du eta gero Bizkaiko udalei inoiz baino gehiago banatuko die”.

Datuetan oinarritutako hausnarketa egin ondoren, “erabat bideragarriak eta beharrezkoak” diren proposamenak egin dituzte ogasun batzordean. Ekarpenak lau multzotan banatu dituzte.

Lau neurri

Lehena, “Etxebizitzako IBIa %0.20a jaistea 180.000 euroko balio katastralaren azpitik daudenei; komertzio txikien IBIa %0.30era jaistea; eta IBI industrialean, enpresa txiki eta ertainei zerga %1etik %0.8ra jaistea, eta enpresa handiena %1.3tik, %1.5era igotzea.

Bigarren neurria, elektrizitate banatzaile eta hornitzaileei herrian dituzten sareengatik zerga gehigarri bat jartzea. “Legez baimenduta dagoen arren, irabazi errekorrak dituzten elektrikei, Abadiñon ez diegu kable edota hodien metro linealeko tarifa berezirik aplikatzen”, EH Bilduren arabera.

Hirugarren proposamenarekin, udal tasa eta zerbitzuen prezioak herritarren egoera ekonomikoari egokitzea eskatzen dute. Deskontuak familia bakoitzak dituen kide kopuru eta diru-sarreren arabera izango litzateke.

Azkenik, hobariak aplikatzea proposatzen dute herriko gai estrategikoei bultzada bat emateko. Eraikinetan isolamendua jartzen dutenek, eguzki energia erabiltzaileek edo %100 energia berriztagarria kontsumitzen dutenek izango lirateke onuradunak. Lanpostu finkoak sortzeagatik eta gazteei eta arazoak dituztenei enplegu aukerak emateagatik ere hobariak izango lituzke. Emakumeen kontratazioa ere zerga-hobariekin sarituko da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

2 Comentarios

  1. Indignado

    Desde luego, el Ayto se ha puesto las botas con el IBI. ¡Una pasada!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados