Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

74 emakumek hartu dute parte Abadiñoko Jabekuntza Eskolako lehen ikasturtean

Topaketa, prestakuntza eta eztabaida gune bihurtu da dagoeneko Abadiñoko Udalak joan zen urrian martxan jarri zuen Jabekuntza Eskola. Lehenengo ikasturtean, 74 emakumek parte hartu dute antolatu diren 8 tailer eta ikastaroetan.

Udal arduradunek azaldu dutenez, emakume horietatik gehienak abadiñarrak dira, baina Durango, Elorrio, Berriz eta Zaldibarretik etorritakoak era izan dira.

Ikastaro arrakastatsuenen artean, “Coaching: aldaketa pertsonalerako eta ongizaterako tresnak” eta “Zoru pelbikoaren indartzea” egon dira. Autodefentsa tailerrak ere harrera ona izan du.


Emakume balaunaldi berriak

Janire Moreno Bardintasun Arloko zinegotziak esan duenez ederki bete dira Bardintasun Arloak ezarri zituen helburuak eta dagoeneko Jabekuntza Eskola emakumeendako “topaketa, prestakuntza eta eztabaida” gune bat bihurtu da emakumeen “jabekuntza pertsonal eta kolektiboa” lantzeko.

Izan ere, Udalak ahalik eta emakume gazte gehien erakarri nahi ditu Jabekuntza Eskolara. “Gure asmoa da emakume belaunaldi berriek konpromisoa hartzea gizon-emakumeen arteko berdintasuna defendatzeko lanarekin”, esan du.

Izena emateko epea irailean hasiko da eta eskolak berriz urrian.

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados