Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

60 ikasle euskara online ikasten ari dira Udal Euskaltegian

Durangoko Udal Euskaltegian 236 heldu ari dira euskara ikasten ikasturte honetan. Hauetatik 60 ikaslek egin dute online ikasteko hautua, eta gainontzeko 176ko ikasleek, berriz, aurrez aurreko eskolak jasotzen dituzte. Beraz, aipagarria da azken urteetan autoikaskuntza hartzen ari den indarra.

Guztira, 338 heldu ari dira euskara ikasten eta alfabetatzen Durangon. Horietatik 236 Udal Euskaltegikoak dira, eta gainontzekoak AEK-koak. Iñaki Uribe, HABEko zuzendariak aurreratu duenez, Euskaltegira egindako bisitan, ikasle horietatik, berriz, 74 lehengo maila egiten ari dira, 58 bigarren maila eta 104 hirugarrena. Gainera, emandako datuen arabera Euskaltegiko ikaslerik gehienak 36 eta 45 urte artekoak dira, eta sexuari dagokionez, berriz, emakumeak dira gehienak, 165 hain zuzen ere.

Uribek azpimarratu duenez, poztekoa da Durango bezalako herri batean horrenbeste pertsona euskara ikasten aritzea. “Ikasleak dauden neurrian eta ikasle horien gogobetetzea asetzeko beharrak dauden neurrian, guk HABEtik laguntza ematen jarraituko dugu”, azaldu du Uribek. Izan ere, aurtengo ikasturterako 230.555 euro bideratu dituzte Durangoko Udal Euskaltegira.

Horretaz gain, aurten lehenengoz udaletxean trebatze ikastaroak ematen ari dira. Bertan, 50 bat langile ari da 180 ordutan astean behin, eta hiru talde ezberdin osatu dira.

Bestalde, Durangoko Azokan HABEren stand-eko zozketaren sariak banatu ditu zuzendariak. Olga Marcos eta Jon Zinkunegi berriztarrak eskuratu dituzte lehenengo eta bigarren saria hurrenez hurren. Saria, berriz, eurek aukeratu ahal izan dute iPad-aren eta barnetegi bateko egonaldiaren artean.

Udal Euskaltegiko aurtengo ikasturtea egoitza berrian hasi dute, eta Maite Euba Euskaltegiko zuzendariak aurreratu duenez, “gelak handiak, argitsuak eta erosoak dira, arbel digitalez hornituta eta wifi konexioarekin. Antolaketari dagokionez, egunekoari erantzutetik lau urteko plan estrategikoak egitera pasa gara. Ikuspegi zabalagoa dugu, epe luzera begira, batez ere”.

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados