Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

50. urteurreneko festa egingo du Fray Juan de Zumarraga institutuak

50. urteurrena ospatzen dabil Durangoko Fray Juan de Zumarraga Institutua 2017-2018 ikasturtean zehar. Ospakizuna nagusia, hala ere, ekainaren 16an egingo den festa eta egun horretan banatuko den liburua izango dira.

1967-1968 ikasturtean hasi zuen bere jarduera Fray Juan de Zumarraga izena daraman Durangoko Institutuak eta harrez geroztik milaka ikasle eta ehunka irakasle igaro dira bertako geletatik.

Izan ere, “urte hauetan guztietan ikastetxea Durangaldeko bigarren hezkuntzan ereduzko zentro publikoa izan da, bai duen eta izan duen ikasle kopuruagatik, eta baita 50 urteko esperientzia duelako ere”, institutuko arduradunen esanetan.

Ikasturte osoko ospakizuna

Urteurren borobila dela eta, efemeride hori gogoan izan nahi dute kurtso osoan zehar.  Horrela, “Durangaldean kalitatezko hezkuntza publiko, euskaldun, kritiko, sortzaile, parte hartzaile eta oso bat sortzen jardun duten guraso, ikasle, irakasle, eta bestelako langile askoren lana” eskertu nahi dute.

Irailean aukeratutako logotipo berriaren aurkezpenarekin hasitako ekitaldiak, Institutuan abenduan ospatutako Santomas feriarekin izan zuten jarraipena. Martxoan egindako Kulturaldian berriz, ikasleek Mariasun Landa, Patxi Zubizarreta edo Aitor Arana idazleekin berba egiteko aukera izan zuten; ‘Zutuberrak’, ‘Buah Txabal!’ eta ‘Futbolariak eta Printzesak’ antzezlanekin disfrutatu zuten; graffitiak egin zituzten edo musikariak, magoak, abeslariak, dantzariak eta bestelako ikasle sortzaileen ekitaldiak izan zituzten.

Festa handia

Hilabete honetan ‘Heu be zantzoka’ aldizkaria ale berezia kaleratuko dute eta ekainaren 16an Festa handia egingo dute. Egun horretan 13:00etan izango da topagunea Plateruena Kafe Antzokian; 14:30ean bazkaria egingo dute Insitutuan eta arratsaldean jaialdia egongo da.

Bazkarira joateko eta urteurreneko liburua eskuratzeko, 30 euroko diru-sarrera egin behar da ekainaren 1a orduko Kutxabanken.

Ospakizunez gain, Institutuko ikasle eta irakasleek ikasturteko zein zeharkako jarduerekin jarraitzen dute. Horren eredua da aurreko astean Agenda21eko kideak (3. eta 4. DBHko zenbait ikasle eta irakasle) institutu ondotik pasatzen den Ibaiazabal errekan egindako garbiketa. Bertan jasotako zaborra Institutuan bildu ondoren, behar den zabortegira eraman zuten.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (1 votos, media: 5,00 sobre 5)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Ikasle-ohia

    Tiketak, 30 euro balio dituenak, zer barneratzen du? Zer nolako bazkaria izango den jakiterik ba al dago?

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados