Banner en desktop Banner en moviles
EH Bildu
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango

22 postu jarriko dira domekan Garain egingo den Landara eta Lorazaintza Azokan

22 erakustoki jarriko dira domekan egingo den laugarren edizioan.
22 erakustoki jarriko dira domekan egingo den laugarren edizioan.

Garaiko IV. Landara eta Lorazaintza Azoka ospatuko da domekan, herriko Udalak, Urkiola Landa Garapenerako Alkartea eta Trumoitte Alkartearen antolatuta. Goizeko 10.00etatik 14.00etara, 22 erakustoki inguru egongo dira eta bertan Euskal Herri osoko mintegien landarak eta loreak, lorezaintzako lanabesak eta baserri tresnak ikusteko eta erosteko aukera egongo da.

Antolatzaileek 16 landare eta lore enpresen partaidetza baieztatu dute, lorategi, lore ornamentalak, fruta landarak, lore naturalez eginiko bitxiak, jateko haziak eta landara sikuak, kaktusak, orturako landarak eta fruitu txikien landarak eskainiko dituztela, besteak beste.

Erakustokietan makinaria, eskuko tresnak, ortu eta lorategirako gaiak eta animalia txikientzako gaiak eskainiko dituzten bi edo hiru enpresa ere egongo dira.

Mintegietako eta lorazaintza enpresetako arduradunek euren produktuen ezaugarriak eta euren beharraren berri emango dizkiete bertaratzen direnei.

Gainera, egurra eta loreak uztartzen dituzten bi artisauz gain, eskualdeko hiru baserritarrak Durangaldeko baserriko produktuak dastatzeko eta erosteko aukera emango dute. Azokan erosgai egongo diren produktuak, Idiazabal gazta, baserriko ogia, euskal pastela, sagardoa eta  txakolina izango dira. 2016ko Ibilaldiko postua ere egongo da.

Lorategien mantentzea

Eguerdiko 12.00etan, lorezaintzari buruzko hitzaldia emango du Ramon Zearreta adituak. Berbaldiak ‘Mantenimiento fácil y económico de jardines’ du izenburu eta bertaratutakoek jasotako gomendioak lorategian erabili ahal izango dituzte.

Azoka guneak musika doinuez alaituko dira eta, horrez gain, herriko bolondresek eta Trumoitte Alkarteak herriko bolatokian eurek egindako pintxoak  eta edariak salduko dituzte.

Garaiko Azoka, orain lau urte jaio zen eta antolatzaileek  “eduki duen arrakasta handia berritu gura dute” laugarren edizioarekin, “giro jator eta herrikoian murgilduta, landara eta lorazaintzako herriko eta kanpoko zaleen topalekua” bilakatuz.

Azoka guneak musika doinuez alaituko dira eta, horrez gain, herriko bolondresek eta Trumoitte Alkarteak herriko bolatokian eurek egindako pintxoak  eta edariak salduko dituzte.

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados