Sukia
 
Loiola
Sukia
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangaldeko Mankomunitatea
Uda Giro Durango

2025eko Ferixa Nausikoek badute kartel irabazlea: ‘JaiTaKolore’

Pasa den otsail bukaeran deitutako lehiaketara hamabost diseinu aurkeztu ziren denera, zortzi emakumezkok eta bost gizonezkok egindakoak. Herritarrek euren gustukoena zein den bozkatzeko aukera izan dute, bai Iturri Kultur Etxeko urnan bai web bidez. 444 boto jaso dira kultur etxean eta 208 boto webgunean (133 euskarazkoan eta 75 gaztelerazkoan).

Epaimahaiak kontuan hartu du haien iritzia, eta irizpide propioetan oinarrituta, ia aho batez aurtengo jaiak iragartzeko kartela Sabina Aizpuru Agirrek egindakoa izango dela erabaki du, JaiTaKolore izenekoa “dotorezia, garbitasuna eta egitaraua apaintzeko elementu aproposak dituelako”. 2018an ere egile berak aurkeztutako kartel batek iragarri zituen Ferixa Nausikoak.

Epaimahaikideek parte hartze altua, lanen kalitatea eta genero ikuspegiaren kalitatea eskertu eta goraipatu dituzte.

Hala, gero eta gutxiago falta da irailaren 6tik 14ra ospatuko diren festa handiak hasteko. Jai batzordeak pare bat bilera ireki egin ditu dagoeneko, eta hirugarrena ekainaren 24an izango da, 18:30etan, Iturri Kultur Etxeko Areto Nagusian.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados