Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango

2018ko Julene Azpeitia lehiaketaren sariak banatu ziren Plateruenan

Irabazleak eta Udaleko Euskera batzordeko kideak bildu ziren sari emate ekitaldian. (Argazkia: Juanan Aroma)

Durangoko Udalak deitutako Julene Azpeitia literatur lehiaketaren sari banaketa egin zen domekan Plateruena Kafe Antzokian. Lehiaketak hiru atal desberdinetara aurkeztutako lanak saritu zituen, ipuinak, olerkiak eta bertso paperak hain zuen.

Ipuinen sailean, LHko 5. eta 6. mailakoen mailan, Saioa Garridok irabazi zuen lehen saria, ‘Aitorren  bizarra’ lanarekin eta Naroa Egiak akzezita lortu zuen ‘June eta Maiteren abenturak’ lanarekin. DBHko 1. eta 2. mailan, Danel Totorikaguenaren ‘Itsasoko soinuak’ izan zen irabazlea eta Nahia Dominguezen ‘Mariren kobazulotik trenera’ lanak akzesita lortu zuen.

DHBko 3. eta 4. mailan, Leire Vargasen ‘Haize’ lana izan zen onena epaimahaikideen arabera, eta Amaia Intxaustiren ‘Izarrak egun argitan’ zein June Azkarateren ‘Ametsen pintzela’ testuek akzesit bana lortu zuten.

17 eta 18 urteko ikasleen mailan Nerea Unzueta izan zen irabazlea ‘Erromeria Isidororekin’ eta 18 urtetik goragoentzako mailan Igor Mercadok lortu zuen lehen saria ‘Konpromisoz’ lanarekin.

Olerkien atalean, Unai de Miguelek lortu zuen saria ‘Bizitza’ lanagatik LHko 5. eta 6. mailakoen mailan eta DBHko 3, eta 4. mailan berriz, Olaia Milikua izan zen saritua ‘Badira hamar urte’ lanagatik.

17 eta 18 urte bitartekoen mailan Xixili Bengoetxea izan zen irabazlea ‘Urdina ei da kolorerik epelena’ olerkiengatik eta 18 urtetik gorakoen mailan Mikel Estebanek lortu zuen saria ‘Egur begiak’ lanagatik.

Bertso paper sailean azkenik, bi sari bakarrik banatu ziren. LHko 5. eta 6. mailan, Aitor Forjan izan zen irabazlea ‘Baratzeko bertsoak’ lanagatik eta 18 urtetik gorakoen mailan Manu Goiogana izan zen irabazlea ‘Ar(i)magabeko konplizeei’ lanagatik.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados