Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

200 lagunetik gora biltzea espero dute Berbalagun mintzapraktika programan

200 lagunetik gora biltzea espero dute Berbalagun mintzapraktika programan

Durangoko Merinaldeko Amankomunazgoak, Udal Administrazioak, AEK, Durangoko Udal Euskaltegia, Hizkuntza Eskola, Barriketan, Berbaro eta Eixu erakunde eta elkarteekin batera, Berbalagun Mintzapraktika programa antolatuko du aurten ere. Ikasturte berrian, antolatzaileek 200 lagunetik gora parte hartzea espero dute biltzea, gutxi gora behera, iaz izandako kopuru bera.

Berbalagun programaren helburu nagusia “euskara sendatzea eta sendotzea da; hau da, euskarak kalean duen presentzia areagotu, erabilera esparruak zabaldu eta euskaldun berriak eta euskaldun zaharrak harremanetan jartzea”. Asmo horretan oinarrituta “euskera praktikatzeko eta euskaraz bizi ahal izateko aukera” eskaintzen zaie partaideei, “hainbat egoera eta jarduera sortuz eta antolatuz”.

“Euskara-maila hobetu eta ikas-prozesua bizkortu”, “euskarazko harreman-sareak sortu eta erabilera-gune berriak” irabazi eta “hizkuntzarekiko atxikimendua eta motibazioa” areagotzea dira, besteak beste, eragileen asmo nagusiak. Egitasmoaren sustatzaileak berriz “euskararen normalizazio-prozesuko eragile aktibo” bihurtzen dira.

Berbalagun egitasmoak ekintza osagarriak antolatzen ditu eta urtero egin ohi diren kultur lehiaketa edo sagardotegira irteeraz gain, aurten kakorratz eta puntu taldeak, sukaldaritza saioak edo eskualdea ezagutzeko irteerak aurreikusten dira. Horietan guztietan, dohainik parte hartzeko aukera izango du herritar orok.


Hainbat abantaila

Berbalagun guztiek bidaia eta egonaldietarako deskontuak, AIZU! eta Argia aldizkariak eta Berria egunkaria merkeago, eta beste hainbat abantaila eskuratu ahalko dituzte.

Interesdunek Durangaldeko AEK euskaltegietan, Durangoko Udal Euskaltegian, Hizkuntza Eskolan, udaletako euskara zerbitzuetan edo kultur etxeetan izena eman dezakete; baita telefonoz (639 400 786) edo e-mailez (durangaldea@aek.org ) ere. Informazio gehiagorako blog-a (www.durangaldea.blogspot.com) eta facebook-a ere badaude.

Ikasturteari hasiera emateko Mintzodromoa antolatu da Durangoko Plateruena Kafe Antzokian urriaren 29rako, goizeko 10.00etan eta arratsaldeko 18.00etan izango diren saioetan. Kafetxo baten inguruan, hiru gai ordubetean euskaraz berba egiteko, jendea ezagutzeko eta euskaraz gozatzeko aukera izango da. Izena emateko epea urriaren 22an amaitzen da.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados