Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

19. Korrikak Elorriotik hasita zeharkatuko du Durangaldea

19. Korrikak Elorriotik hasita zeharkatuko du Durangaldea

Euskahaldun! lelopean ostegunetik burutzen ari den 19. Korrikak bihar zeharkatuko Durangaldea. Aurten eguerdian eta arratsaldeko lehen orduetan izango da euskararen aldeko lasterketa eskualdean, eguerdiko ordu batetan Elorrion izango baita eta arratsaldeko lau t’erdietan Ermutik joango da Gipuzkoarantz.

Urepelen ostegunean hasitako 19. Korrikak 2500 kilometroko ibilbidea burutuko du Bilbon martxoaren 29an amaitu orduko. Nafarroa Beherean hasi eta Zuberoa, Nafarroa Garaia, Lapurdi eta Gipuzkoako hainbat herri zeharkatu ondoren, Durangaldean murgilduko.
Arrasate, Bergara eta Elgeta atzean utzi ondoren Elorrioko eragile eta herritarrek jasoko dute testigua eguerdiko 13.05ak aldera. AEKk aurtengo Korrikarentzat prestatutako ibilbideak Atxondotik eta Abadiñotik jarraituko du eta 14.10ean Durangora helduko da.


Durangoko Azoka omendua

Aurtengo Korrikak Durango Azoka omentzen du, AEKko arduradunek kontuan izan baitute urtero abenduan ospatzen den ekimen horrek 50. urteurrena beteko duela aurten. Gerediagak antolatzen duen Liburu eta Disko Azokak Landako erakustazoka du kokagune azken urteetan eta elkarteko kideek areto horren inguruan jarritako 1018. kilometroan hartuko dute testigua.

Durango, Iurreta eta berriro Durango zeharkatu ondoren, lasterketa herrikoia Berriz, Zaldibar eta Mallabirantz abituko da eta arratsaldeko lau eta erdiak aldera Ermuan izango da, ia Durangalde osoa bisitatu ondoren.

Zornotzara berriz martxoaren 29an helduko da, Korrikaren azken egunean hain zuzen. Aurtengo ibilbideak Bizkaian emango ditu azken kilometroak eta Galdakao, Usansolo, Bedia eta Lemoa atzean utzi ondoren Amorebieta-Etxanoko udalerrian izango da goizaldeko hiru t’erdiak inguruan. Ondoren, Txorierrin eta Erandion ibili ondoren Bilbora helduko da.


Korrika kulturala

Hainbat ekitaldi prestatu dira eskualdeko herrietan Korrika kulturalaren barne, tarteko aurreko egunetan eta asteburuan burutu direnak. Astelehenean berriz, Korrikak Durangoko kaleak zeharkatu baino pare bat ordu lehenago, eguerdiko 12.00etan, familia argazkia aterako dute Andra Mari elizpean.

Ermuan, ostegunean, martxoak 26an arratsaldeko 20.30ean Laburbira izango da Ermua Antzokian eta hurrengo egunean bertso trama izango da Infreñu tabernan gaueko 22.00etan hasita. Mallabian  berriz, ‘Oroitzapenak’antzezlana izango dute ikusgai ostiralean arratsaldeko 19.00etan hasita.

Elorrion bi saio antolatu dituzte Korrikaren inguruan. Lehena martxoak 27an, ostiralean, gaueko 20.00etan izango da Arriola Antzokian eta ekitaldian Gose taldeak, Iñigo Arregi eta Juan Luis Goikolea artista plastikoekin batera Joseba Sarrionandiaren olerkietan oinarritutako ‘Gosariak’ ikuskizuna eskainiko dute.

Hurrengo egunean berriz, larunbatean, bertso afaria izango da Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin Gazetako Lagun-Arte elkartean, gaueko 21.00etan hasita.

Larunbatean ere antzerki ekitalia izango da ikusgai Ermua Antzokian, arratsaldeko 20.00etan hasiko baita ‘Konpota’ ikuskizunaren emanaldia.

Korrikaren ibilbidea Durangaldean eta Zornotzan

Martxoak 23, astelehena
Elorrio 13.05
Abadiño 13.45
Durango 14.10
Iurreta 14.25
Berriz 15.10
Zaldibar 15.40
Mallabia 16.15
Ermua 16.28

Martxoak 29, igandea
Zornotza 03.41

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados