Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

13 agerraldi eta kultura eta natura ibilaldiak eskaintzen ditu ‘Elorrioko udak’ ekimenak

13 agerraldi eta kultura eta natura ibilaldiak eskaintzen ditu ‘Elorrioko udak’ ekimenak

Gauean Musikaire programako goi mailako artisten ikuskizunak eta egunez herriko eta inguruetako paraje ikusgarrienak ezagutzeko aukera eskaintzen du aurten ere ‘Elorrioko udak’ egitasmoak. Aurten antolatutako ekitaldi gehienak uztailean zehar izango badira, lehenetariko hitzorduak datorren larunbateko Azoka Kulturala eta uztailaren 5eko Azoka Ekologikoa dira.

Azoka Kulturalak 15. edizioa beteko du ekainaren 27an eta Herriko plazan eta inguruko kaleetan kokatuko diren postuetan liburuak, numismatika, filatelia, mineralak, diskoak eta bildumarako bestelako hainbat gauza izango dira eskuragai. Jarriko diren postuez gain antzinako kotxeen eta motorren erakusketa ere izango da.

Musikaire egitasmoaren barne iragarritako agerraldiak uztaileko lehen asteburuan hasiko dira Tola jauregian. Lehenengoan, uztailaren 3an, Nigerreko Bombino gitarra joleak rockarekin eta bluesarekin uztartutako Saharako musika iradokitzailean oinarritutako doinuak eskainiko ditu eta hurrengo egunean Anni B Sweet andaluziarrak folk, indie eta pop doinuak landuko ditu. Lehen asteburua Bergarako musikari eta abeslari talde batek igandean antzeztuko duen ‘Mozkorra parregarri’ opera komikoren emanaldiarekin osatuko da.

Herriko plazan izango dira bigarren asteburuko agerraldiak eta ostiralean Gabacho Moroconnection taldeak egiten duen gnoua, jazza, flamenkoa eta tradizio berberaren arteko loturarekin hasiko da. Hurrengo egunean reggae doinuak lantzen dituen Sierra Leones’s Refugee All Star taldea izango da eta igandean ‘Clásicos cómicos’ ikuskizuna eskainiko du Valladolideko Teatro Corsario konpainiak.

Aziza Brahim abeslariak Lariz jauregira gerturatuko ditu Saharako doinu, maitasun, bizitza eta aldarrikapenak uztailaren 17an eta hurrengo egunean Xabi Aburruzaga trikitilariaren saioa izango da toki berean. Igandean berriz, dantza garaikidea izango da ikusgai Herriko plazan eta Kukai dantza taldearen ‘Sorbatza’ eta ‘Gelajausiak’ laneko zenbait pasartez gain, Lasala konpainiaren ‘Lauesku’ pieza ere eskainiko da.

Kultura eta natura bilbideak

Honduraseko Aurelio kantari eta gitarra jolearen saioarekin hasiko dira uztaileko azken asteburuko agerraldiak Herriko plazan eta larunbatean Corizonas taldeak egiten duen rock amerikarra izango da entzungai. Igandean saio bikoitza izango da; arratsaldean Javier Arandaren ‘El tiranicida’, Pez Limboren ‘Boxers: humor de perros’ eta Trino Teatroren ‘Mait(K)ale borroka’ antzezlan laburrekin osatutako emanaldia izango da eta gauean Oreka TX taldeak emango duen kontzertuarekin amaituko dira Musikaireko ikuskizunak.

Aurten ere, Photo Horma deituriko erakusketa jarriko da Buzkantz kaleko lehen etxeko paretan eta bertan ikusgai izango diren argazkiak herriko argazkilariek egindakoak dira.

‘Elorrioko udak’ egitasmoak, herria eta ingurua ezagutzeko zenbait proposamen eskaintzen ditu, hiribilduan bertan zein inguruetan. Turismo bulegoak antolatutako ibilbideak herriko ‘Armarriak’ edo ‘Kaletarrak’ ezagutzeko aukera ematen du; inguruko ‘Naturbideak’, ‘Zenita berdea’ edo ‘Mahats artean’ zeharreko ibilbideak;‘Artzaina egun batez’ bilakatzea edo eskalada egitea edo Besaideko kobazuloz bisitatzeko aukera eskaintzen dute.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados