
Herriko familiei seme-alaben hezkuntzarako gastu orokorretarako diru-laguntzak emateko deialdia zabaldu du Iurretako Udalak. 2016-2017 ikasturteko hezkuntzari dagozkien subentzioak uztailaren 6a arte eskatu ahal izango dira.
Udalak 12.000 euro bideratu ditu ekimen honetarako eta jasotako eskabideak diru kopuru hori gaindituz gero, guztien arteko hainbaketa egokia egingo da. Diru-laguntza orokorra izango da eta onuradunek antzeko zenbatekoko laguntzak jasoko dituzte, derrigorrezko hezkuntza bereizten den aldi bakoitzean.
Aurreikusitako diru kopuruak haur hezkuntzako ikasleengatik emango diren 20 euro eta haurreskolan matrikulatutako umeengatik emango diren 100 euroen artean egongo dira. Lehen Hezkuntzako 1 eta 4. maila bitarteko ikasleengandik berriz, 30 euro emango dira; Lehen Hezkuntzako 5 eta 6. mailako ikaslerekiko laguntza 45 eurokoa izango da eta DBHko 1 eta 4. maila bitartekoengandik 75 eurokoa izango da.
Onuradunek, seme-alaba ikasleak ikastetxe publiko zein pribatuetan dituzten Iurreta udalerriko herritarrak izateaz gain, ikasturte osoan udalerrian erroldatuta egon behar dute.
Eskabideak Udal erregistroan aurkeztuko dira. Horretarako bete behar den eredu ofizialeko agiria bulegoan bertan zein www.iurreta.eus web orriko tramite eskuliburuen atalean eskuratu daiteke. Laguntza eskatzaile bakoitzak seme-alaba bakoitzeko eskabide bana aurkeztu beharko du.
Informazio gehiago behar izanez gero, 946200342 telefonora deitu, Ibarretxe Kultur Etxean galdetu edo www.iurreta.eus web orrian jaso daiteke.