Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

10 eta 14 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza falta aztertuko dute Durangon

10 eta 14 urte bitarteko gazteentzako aisialdi-eskaintza falta aztertuko dute Durangon

Durangoko 10 eta 14 urte bitarteko nerabeentzako “aisialdi-eskaintzarik ez dagoela” ohartu ondoren, Berbaroren bueltan ibilitako hezitzaile talde batek gazte horiekin elkartu eta beraien hitza entzuteko hitzordua jarri du. ‘Itzartu!’ egitasmoaren barne deituriko elkarretaratzea datorren ostiralean, irailak 25, arratsaldeko 16.45ean, Pinondo plazan izango da.

Batzar horretan “gazteen nahiak eta proposamenak” entzun ahal izateaz gain, hitzordua jarri duten begiraleek eta nerabeek elkar ezagutu ahalko dute. Helburuetariko bat nerabeen nahietan oinarritutako “aisialdi-plan bat osatzea” bada ere, ezinbestekoa dela uste dute “beraien hitza entzutea eta plan hau beraiekin batera diseinatzea”.

Begirale talde honek kaleratu duen ‘Lupa hartu eta… (h)Itzartu!’ oharra, otsailean egindako hausnarketaren ondorioa da eta ordutik ona “geure burua formatzeari” ekin diotela azaltzen dute. Lortutako prestakuntzaren bidez, “balio hezigarrietan oinarritutako” aisialdi-eskaintza faltari erantzun nahi diote.

Kaleratutako idatzian Durangoko nerabeek “mugikorren pantailetatik gozoki denda ertzera pipak jatera” beste aukerarik ez dutela salatzeaz gain, hizkuntzaren erabilera ere agerian jartzen dute “euskara, eskolan geratu da datorren astelehenera arte” esaterakoan.

Durangoko gazteek “kirol talde batean parte hartu ezean, ez dute elkar ezagutzeko aukerarik, ezta elkar ezagutzeko espaziorik ere” azaldu ondoren, begi-bistan jartzen dute Arrasateko egoera. 24.000 biztanle dituen herri gipuzkoarrean gazteak batzeko “4 gazteleku daude martxan auzo ezberdinetan” eta Durangon berriz ez dago “bakar bat ere”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados