Banner en desktop Banner en moviles
Amorebieta-Etxanoko Udala
Durangoko Udala
Gure Psikologia Durango
Maristak Durango
MIKEL INUNZIAGA 'INUN'

“Zornotzan izango ditugun bitarteko handiekin ez dut inoiz jo”

Mikel-Inunziaga-INUN-Intxaurre
‘Inun’, Durangoko Intxaurre elkartean.

Arte arlo desberdinetako sortzaile zorno­tzarrek presentzia azpimarragarria izango dute Karmen jaietan. Mikel Inunziaga, ‘Inun’ goitizen artistikoaz azaltzen den musikaria izango da horietako bat. Gaur, Zubiondo plazan eskainiko duen kontzertuan, martxoan aurkeztutako ‘Aingurak’ diskoko kantuak zein aldez aurreko ‘Berreginez’ (2014) eta ‘Da nola’ (2016) lanetako abestiak aletuko ditu.

-Herritarren aurrean abesteko aukera izango duzu berriro ere.
-Oso pozik nago aukera hori eman didatelako eta herriko hainbat artista izango garelako aurtengo egitarauan: Alain Concepcion, Markeliñe… Nire kasuan, ohorea eta plazerra izango da herritarren aurrean agertzea.

-Hainbat aldiz jo duzu herrian baina gaurko ekitaldia berezia izango da, ezta?
-Bai, hainbat kontzertu eman ditut eta formatu desberdinetan. Gaurkoa, berriz, desberdina izango da, zeren sei musikari izango gara agertokian. Horrelako ‘despliege’ handiarekin ez dut inoiz jo. Nire alboan, bertako Musika Eskolako irakaslea den Dani Tomas gitarra jolea, Argibel Euba bateria jolea, Ekain Alzola baxu jolea, Bihotz Gorospe perkusioan eta koroetan eta Sergio Mayoral tronpeta jolea izango ditut. Beraiekin jo ahal izatea suerte handia da, musikari onak izateaz gain, lagunak ditudalako. Uste dut oso gauza polita egingo dugula.

-‘Aingurak’ azken diskoa izango da eskainiko duzun kontzertuaren ardatza?
-Bai, orokorrean hirugarren diskoa aurkeztuko dugu baina ideia nagusia nire ibilbideko errepaso bat egitea da. Zentzu baten hasiberria naiz baina hiru disko argitaratu ditut eta hiru diskoetako abestiak tartekatuko ditugu.

-Pop estiloa lantzen duzu baina, noraino aldatu da zure musika ‘Berreginez’ lehenengo diskoa argitaratu zenuenetik?
-Beti dago garapen bat. Disko bat ateratzen dudanean zerbait diferentea esateko da. Beti hari beretik tiraka ibili beharrean, soka desberdinetatik tiratzea gustatzen zait. Kasu honetan, ‘Aingurak’en, haizea dago tronpetak sartu ditudalako eta horrek beste distira desberdin bat ematen dio eta gainera garapen bat dago konposizioaren zein soinuaren aldeetatik.

-Zure kantuetan zeuk zein beste batzuk ida­tzitako poesiak uztartzen dituzu musikarekin. Zelan definitzen duzu zeure burua, poeta edo musikaria?
-Musikaria naizela uste dut, ez dut neure burua poeta moduan ikusten. Nik idatzitako zein beste poeten hitzak erabiltzen ditut eta letra horiek nire egitea oso gauza polita da. Bernardo Atxaga, Jon Benito eta beste poeten hitzak kantu egin ditut eta erraztasun guztiak eman dizkidate horretarako. Letren eta musikaren arteko uztarketa ondo egitea gustatzen zait. Poema onenak, eta melodiarik onenak, batzuetan ez dute kanta onena egiten.

-Zeri ematen diozu lehentasuna, kantu solteei edo diskoaren osotasunari?
-Diskoaren osotasunari, zalantza izpirik barik. Disko bat kantu multzo bat baino askoz gehiago da, bilduma egituratzen ari zarenean kanten arteko oreka bilatzen duzu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados