Maristak Durango
San Blas
Jesuitak Durango
Santos Arriandi

‘Zornotzan’ ikastaro eta jardueren gida berria argitaratu du Amorebieta Etxanoko Udalak

Amorebieta-Etxanoko Udalak abian jarri du “Zornotzan” ikastaro eta jardueren gidaren edizio berria, irailetik urtarrilera bitarte prestatutako eskaintza hezitzaile, sozial eta kulturala jasoz. Gidak tailerrak, hitzaldiak, ikastaroak eta adin guztietarako jarduerak batzen ditu, herrian ikaskuntza, ongizate, berdintasun eta gozamen partekatua sustatzeko helburuarekin.

Dagoeneko zabalik dago ikastaroetan izena emateko epea, kanal eta bide desberdinetatik.

irailaren 24a bitarte, bi modutan: online, udalaren webgunean edo aurrez aurre, Herritarren Arretarako Zerbitzuan (HAZ).

Berdintasuna: ahalduntzea, gorputza eta zaintza ikuspegi feministatik

Berdintasun arloak berriz ere emakumeei zuzendutako egitarau sendoa eskainiko du, norberaren ahalduntzea, auto-zaintza eta gizarte-eraldaketa ardatz hartuta. Tailer ugari egingo dira, besteak beste, zoru pelbikoaren inguruko ikastaroa, gorputzarekin lotura berreskuratzeko eta autonomia sendotzeko; etxeko konponketen tailerra, autosufizientzia sustatu eta genero-estereotipoak hausteko; gorputza eta energia feminismoaren ikuspegitik lantzen dituzten saioak edota psikologia feministatik emozioen kudeaketari buruzkoa, autoestimua eta botere pertsonala indartzeko.

Tailer guztiak doakoak izango dira eta Musika Eskola zaharrean egingo dira. Plazak zozketa bidez esleituko dira, eta aurretik eskatuz gero haurtzaindegi zerbitzua zein zeinu-hizkuntzako interpretea egongo dira eskuragarri.

Euskara: ikasi, landu eta gozatu, familian zein komunitatean

Euskara arloak herritarrengana hurbiltzeko apustua egiten jarraitzen du, modu errazean eta parte-hartzailean. Horren harira, ekimen ugari jarriko dira martxan, hala nola; solasaldi taldeak, giro atseginean euskara praktikatzeko; Kantakatilu egitasmoa, kantuan arituz ahoskera hobetzeko; familientzako tailerrak, gurasoek seme-alabekin euskaraz uneak partekatzeko aukera izan dezaten; edota euskaltegiko urte osoko ikastaroak, A1etik C1era bitarteko mailatan, aurrez aurre zein autoikaskuntza modalitatean.

Gizarte ekintza: familiei laguntza, prebentzioa eta zaintzari loturiko formazioa

Arlo honetako ikastaroak familiei eta zaintzaileei baliabide praktikoak eskaintzera bideratuta daude.

  • Familia-eskolak, adin-tarteen arabera banatuta (0-6, 7-12 eta 13-16 urte) eta formatu desberdinetan (aurrez aurre/online, euskaraz/gaztelaniaz).
  • “Neure burua zaintzea ere zaintzea da”, “Emozioen kudeaketa”, “Loaren higienea” eta “Bizkar osasuntsua” bezalako tailerrak Zainduz programaren baitan eskainiko dira eta tailer horiek mendekotasuna duten pertsonak zaintzen dituztenei laguntzera daude bideratuta.
  • Bisita gidatuak eta jardunaldi bereziak. Horien artean izango da, esaterako, Zaintzaileen Nazioarteko Eguna.

Kirola: aktibo mantentzea eta osasuna zaintzea edozein adinetan

Kirol arlotik helduentzako zein haurrentzako ikastaroak eskainiko dira Larrea Kiroldegiaren eta Nagusi Aretoaren bitartez. Proposamenen artean, 65 urtetik gorakoentzako mantentze gimnasia, igeriketa, aquagym eta pilates ikastaroak edo maila desberdinetara egokitutako ibilaldi osasungarri gidatuak nabarmentzen dira, aire zabaleko eta taldeko jarduera fisikoa sustatzeko pentsatuak.

Kultura: jarduera artistikoak eta sortzaileak urte osoan zehar

Kulturaren arloan, Zelaieta Zentroak ikasturte osoan zehar jarduera ugari hartuko ditu hala nola; zeramika, marrazketa, joskintza, puntua eta crocheta, bitxigintza, antzerkia eta aretoko dantzak.

Era berean, hizkuntza ikastaroak ere eskainiko dira, besteak beste ingelesa, frantsesa eta italiera. Ikastaro puntualak ere egingo dira, hala nola, hala nola “Estiloz beteriko gabonetako entranteak” izenekoa, Eguberriei lotuta edota “Memoria zein estimulazio kognitiboa lantzeko tailerra”.

Adinekoak: aisialdia, teknologia eta gizarte-parte hartzea

Nagusi Aretoak, berriz, adinekoei zuzendutako jarduera ugari eskaintzen ditu: sevillana tailerrak, panderoa, estimulazio kognitiboa, smartphonearen erabilera, adimen aktiboa tabletarekin…

Zornotzan gidaren edizio berriak Udalaren konpromisoa islatzen du, kultura eta prestakuntza eskaintza anitz, irisgarri eta inklusiboarekin. Programazio hau ikasturte berria laguntzeko diseinatuta dago, Amorebieta-Etxanoko herritarren eguneroko bizitza aberastuko duten proposamenekin.

IKASTAROEN GIDA OSOA HEMEN

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados