Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zornotzan hasi eta Elorrion amaituko da hiru eguneko Gazte Martxa

Zornotzan hasi eta Elorrion amaituko da hiru eguneko Gazte Martxa

Ezker Abertzalearen baitan kokatzen diren Ikasle Abertzaleak ikasleen antolakundeak eta Ernai gazteen mugimenduak Zornotza eta Elorrio lotuko dituen martxa antolatu dute uztaileko azken hiru egunetarako. ‘Burujabetzaren bila’ goiburupean burutuko den ibilbideaz gain hainbat ekimen prestatu dituzte.

Uztailaren 29 Zornotzako Zelaietatik abiatu eta uztailaren 31n Elorrion amaituko den Gazte Martxak “burujabetzaren aldeko gazteak, hau da, indibidualki zein kolektiboki gure etorkizuna erabakitzearen aldeko gazteak” batzeko asmoa du, antolatzaileen esanetan.

Ekimen horren bitartez eskualdeko herri ezberdinetan eta arlo ezberdinetan martxan dauden gazteen harremanak sendotzeaz gain, hiru egun hauetan “Euskal Herria arloz arlo eraikitzera goazela” aldarrikatuko dute.

Lehengo eguneko ibilbidea goizeko 10.00etan abiatuko da eta Mañariraino helduko da. Bazkaria Durangoko Andra Marin egingo dute eta ostean tribialari ekingo diote. 18.00etan Mañariko bidea hartuko dute eta bertara heltzerakoan ‘Borroka belaunaldiak’ gairen inguruko hitzaldia izango da frontoian. Afalostean ‘Tximeletak’ bideo emango da.

Fracking ez! hitzaldia Pol-polen

30eko egitaraua 9.00etan abiatuko da partaideen irteerarekin. Bazkaria Pol-polen egingo dute eta ostean ‘Fracking ez!’ izenburua duen hitzaldia egongo da. Martxako partaideek Axpera daraman bideari ekingo diote jarraian eta 21.30ean afaria egingo dute Atxondoko elizate horretako frontoian. Eguna borobiltzeko musika kontzertua egongo da.

Azken eguneko ibilaldia goizeko 10.00etan abiatuko da eta 13.00ak aldera helduko da Elorrioko plazara, amaiera ekitaldia, azken bazkaria eta poteoa bertan egiteko.  

2015eko Gazte Martxan parte hartzeko 10 euro balio duen tiketa eskuratu behar da Durangoko Intxaurren, Elorrixoko Portalekuan, Zaldibarko Castet elkartean, Abadiñoko Abarkateruenan edo Zornotzako Belatxikietan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados