Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zornotzako Udalak dispertsio politika desaktibatzea eta Giza Eskubideen errespetua eskatu du

Dispertsio politika desaktibatzea eskatu du Zornotzako Udalbatzarrak.
Dispertsio politika desaktibatzea eskatu du Zornotzako Udalbatzarrak.

Amorebieta-Etxanoko EAJ-PNVk, EH Bilduk eta Hiri Ekimenak bat egin zuten “dispertsio politikaren eta urruntzearen berehalako desaktibazioa” eskatzeko eta “Giza Eskubideen errespetua” exijitzen duen mozioa onartzeko. PSE-EEko zinegotziak, Alicia Hernándezek, kontrako botoa eman zuen.

Onartutako testuaren arabera “27 urte luze dira dagoeneko, gobernu espainiar eta frantsesak euren lurretan zehar euskal presoen dispertsioa era sistematiko eta orokorrean martxa jarri zutenetik”. Gainera, neurri horrek zigorra betetzen ari diren presoei oinazea sortzeaz gain, “zuzen eragiten die senide eta lagunei ere”.

Izan zere, “ehundaka dira kalte fisiko eta materialak pairatu dituzten pertsonak” eta presoak bisitatzera joandakoen artean ”16 senideen heriotza” eragin duela ere gogoratzen dute.

Briviescako istripua

EH Bilduk aurkeztutako mozioak eskualdeko zenbait bizilagunek azaroaren 19an Briviescan (Burgos) izandako istripua gogoratu nahi zuen ere. Euretako bat “herri honetako bizilaguna da, eta 950 kilometrotara dagoen Huelvako espetxean bisita bate egitetik bueltatzen zen”, testuan aipatzen denez.

Ezbehar hartan, “salbuespeneko politikaren fruituak bederatzi zauritu izan dira; baldintza inposatu batzuetan derrigorrean egiten diren bidai batzuen ondorioak pairatu dituzten bederatzi pertsona, segurtasun fisikoa eta biziak jokoan jarriz”.

EAJ-PNV, EH Bildu eta Hiri Ekimeneko zinegotziek onartu egin zuten aurkeztutako testua. PSE-EEko Alizia Hernándezek berriz, “pertsonalki, ez dut inolako eragozpenik honelako moziorik onartzeko” nahiz eta berehala gehitu ez zegoela ados testuan agertzen den esaldi batekin. Hala ere, honelako mozioak “azkenengoz eztabaidatuko” direlakoaren esperantza agertu  zuen, baita gainontzeko taldeetako bozemaileek ere.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados