Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zornotzako Udalak aho batez eskatu du atzera botatzea PPren ‘Mozal’ Legea

Zornotzako Udalak aho batez eskatu du atzera botatzea PPren ‘Mozal’ Legea

Zornotzako Udalak aho batez eskatu dio Espainiako Estatuko Gobernuari atzera botatzea ‘Mozal’ Legea bezala ezagutzen den 4/2015 Herritarren Segurtasunerako Lege Organikoa. Udaletxean egindako azken plenoan, Adierazpen instituzionala adostu zuten alderdi guztiek, horretarako PSE-Eek aldez aurretik aurkeztutako mozio bat oinarri hartu zutela.

Adierazpen honen bidez Zornotzako udaleko batzarkideek gogoratzen duten Alderdi Popularrak bakarrik onartu zuela iazko abenduaren 11n Herritarren Segurtasunerako Legea deritzona. Gainontzeko alderdi guztiek berriz, ‘Mozal’ Legea deritzonaren aurka izan ziren.

Zornotzako Udalean adostutako idatziaren arabera “Konstituzioan jasotako eskubide politiko eta zibilak murrizten ditu” Lege horrek eta beraz, “Gobernuak bilatzen duen gauza bakarra polizia estatu batera bueltatzea” dela azpimarratzen da. Ondorioz, “neurriz kanpoko legea da” eta “Gobernua herriaren erantzunaren beldur dela“ azpimarratu ondoren “kexatzen diren herritarrak susmopean gelditzen” direla azaltzen da.

Adierazpenean adibidetzat jartzen denez, Lege honen bidez“etxe kaleratze bat galarazteko manifestazio bati 30.000 euroko isuna ezar dakioke edota 600 euro hutsegite arinei”. Gainera, “istiluen kontrako polizia horretarako beharrizanik izan gabe manifestariak kolpatzen erakusten duten irudiak zabaltzen dituenari isuna ezar dakioke edota NAN erakusteari uko egitea herritarren segurtasunerako mehatxutzat har daiteke”. Bat-bateko manifestazio batean parte hartzen dutenei berriz, isuna ezar dakioke.

Gizartearen kohesioa mehetzen duen Lege Organiko horrek “zuzenbideko estatua goitik behera zalantzan jartzen du “ eta “1978. urtean Konstituzioa onartu zenetik demokrazia garaian lortutako eskubide eta askatasunak mugatzen“ dituela ere salatzen da.

Horregatik “askatasuna eta herritar guztien aukera berdintasunaren alde lan egiten“ jarraituko duela esaten da adierazpenenean eta “herrietatik gizarte zerbitzuen beharrezko prestazioak sustatuz eta arrisku egoerarik handienean dauden pertsonak gizarteratzea“ bultzatuko dutela aipatzen da Legearen eragina “gutxitzen” laguntzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados