Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Zornotzako Gure esku dago ekimenak 2015erako dinamikak aurkeztu ditu

Zornotzako Gure esku dago ekimenak 2015erako dinamikak aurkeztu ditu

Zornotzako Gure esku dago ekimenak 2015erako dituen helburuak aurkeztu zituen Zelaieta Zentroan burututako ekitaldian. Iragarritako asmoen artean “borondatea jostea” aipatzen dute erakundeko kideek eta, horretarako, oihal zati pertsonalizatuekin hautetsontzi erraldoi bat egingo dute.

Ekitaldia EITBko Eider Bilbao esataria eta Udal Euskaltegiko zuzendari den Rafa Ugaldek aurkeztu zuten eta bertaratutakoek txalapartaren doinuekin izan zuten ongi etorria. Ondoren, ekainaren 8an egindako Giza Kate erraldoian ateratako bideoa eta argazkiak erakutsi ziren, ekimen horretan 1500 zornotzar izan zirela Abadiñon kokatuta zegoen 4. kilometroan.

Bideo baten bitartez urte osorako iragarritako ekimenen berri eman zen eta “eginbeharrekoak hobeto ulertzeko, ariketa praktiko bat egin genuen agertokian”. Azalpenak hainbat herritar ezagunen laguntzarekin eman ziren, oholtza gainean Seiren taldeko Onintze eta Jokin, Javi Renobales aktorea, Miren Larrea txotxongilo aktorea edo Unai Ormaetxea bertsolaria izan ziren, besteak beste.

Ekitaldiari amaiera emateko, aukera izan zuten bertaratutakoek oihal zatiak hartu eta pertsonalizatzeko. Aurtengo helburua “ezberdinen arteko borondatea jostea da” eta horretarako “ohial zatiak pertsonalizatu, josi eta hautestontzi erraldoi bat egingo dugu, ekainaren 20an herrialde bakoitzak bere hiriburuan erakutsiko duena”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. arteta

    Rafa udal Euskaltegko zuzebdaria….eta Dimako alkate jauna

    Deja una Respuesta
  2. arteta

    Rafa udal Euskaltegko zuzebdaria….eta Dimako alkate jauna

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados