Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zornotzako Boroako auzoak sei jai egun antolatu ditu

Gaurtik aurrera Zornotzako Boroako San Pedro auzoak jaiak ospatuko ditu. Boroako Anaitasuna elkarteak antolatuta, Zornotzako udalaren laguntzarekin, adin guztietarako hainbat ekintza antolatu ditu ekainaren 27tik uztailaren 5era bitartean.

Gaur, arratsaldeko 19etan, txupinazo eta suziriekin batera hasiera emango zaie jaiei. Gazte eta helduei zuzendutako bolo txapelketa ospatuko da zortzietan, eta lehenengo jai egunaria bukaera emateko Zeinke taldearen kontzertua izango da hamarretan.

Domekarako, 12.30tan Paula Aurrekoetxea, Antonio Apraiz eta hildako bazkide guztien omenezko meza egingo da. Txistulariak eta udabarri dantza taldeak era parte hartuko dute jaian eguerdian. Bostetan tute txapelketaren txanda izango da, eta 18.30etan umeentzako jolasak eta txokolatada antolatu da.

San Pedro egunean, jaietako egun handia, auzoko hildakoen oroimenezko mezarekin hasiko da 12.30etan. Astelehenerako herri bazkaria antolatu dute eta baita briska txapelketa hirunaka. Martitzenerako, aldiz, beste txapelketa bi antolatu dituzte, seietan igelena eta zazpietan tortillarena.

Boroako San Pedro jaiak bi asteburutan luzatzen dira. Uztailaren 4an txakurren txapelketarekin hasiko da eguna goizeko 9etan, eguerdian paella lehiaketarekin jarraitzeko, eta bostetan mus txapelketari hasiera emango zaio. Gauerako idi probak eta musika programatuta daude, eta goizalderako txokolatada.

Hurrengo egunean, Bazkideen eguna ospatuko dute Boroan. Triki karro poteoa goizeko hamarretan, eta bazkaria eta gero, bazkideentzako bolo eta igel txapelketa antolatu da. Seietan ospatuko den zozketarekin amaiera emango zaie jaiei.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados