Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Zornotzako auzotaxi zerbitzua egokitu du Udalak “zentzuzko erabilera” indartzeko

Zornotzako auzotaxi zerbitzua egokitu du Udalak “zentzuzko erabilera” indartzeko

Amorebieta-Etxanoko Udalak ‘auzotaxi’ zerbitzua arautzen duen ordenantza aldatzea eta beharrizanei egokitzea erabaki du, herritarrek “zentzuzko erabilera” egin dezaten. Udalbatza osoak aho batez onartutako aldaketa indarrean sartzen denean, bidaiariek udaletxean erosiko dituzten bonoen bitartez egingo dute zerbitzuaren ordainketa.

Auzotaxi zerbitzua 2012an jarri zuen udalak herriko auzoen arteko distantziak orekatzeko eta “erdigunetik urrun dauden auzoak herriaren erdigunearekin lotzeko”. Horretara 12 euroko prezio bakarra jartzea erabaki zen, egindako joan-etorriaren distantzia kontuan hartu barik.

Orain, “zerbitzua bermatzea” nahi duen araudiaren egokitzapena egin du Udalak, “%10ak erabilera kaskarra egiten zuelako eta, kasu batzuetan, taxia zortzi aldiz hartzen zutelako egunean”, Andoni Agirrebeitia alkateak aitortu zuenez. Gainera, erabiltzaile gehienek, bataz beste, “50 eta 60 joan-etorri artean egiten dituzte urte osoan”.

Auzotaxi zerbitzuaren prezioa 12 eurokoa izaten jarraituko du eta orain arte izan den bezala bidaiariak 2 euro ordainduko ditu joan-etorriko; gainerako 10 euroak Udalak ordainduko ditu taxi gidariari eman beharko zaion bonoen bitartez. Baina hori lehenengo 50 bidaietan izango da.

50 bidaiatik gora, diru-laguntza gutxiago

Udalak egindako aldaketa 51. bidaiatik aurrera gauzatuko da, “gehiegikeriak saihesteko asmoarekin” Agirrebeitiaren esanetan. 51. eta 100. arteko joan-etorri bakoitzagatik, bidaiariak 6 euro ordaindu beharko ditu eta Udalak gainerako 6 euroak jarriko ditu. Azkenik, 101 eta 150 bidaia artean, diru-laguntza 4 eurokoa izango da eta herritarrek 8 euro ordaindu beharko dituzte joan-etorriko.

Bonoak hamarnaka salduko dira udaletxeko bulegoetan eta joan-etorri bakoitzean bat eman beharko zaio taxi gidariari. Honek, udaletxean aurkeztu beharko ditu egiaztagiriak diferentzia kobratzeko.

Araudi berria indarrean jarri aurretik “ordenantzaren aldaketa publikatu behar dugu” eta jarraian “kanpaina zabala egingo dugu auzoetako erabiltzaileei zein taxi gidariei aldaketen berri emateko”, adierazi zuen Agirrebeitiak.

Auzotaxi zerbitzuak 140 erabiltzaile ditu urtero, auzoetan bizi diren herritarrak anbulatoriora, ikastetxeetara, bankuetara edo dendetara, besteak beste, gerturatzeko. Taxi zerbitzua astelehenetik ostiralera 07.30etik 19.00etara eskaintzen da. Denbora tarte honetan, zerbitzua erabili nahi duten auzoetako herritarrak euren etxean jasotzen dituzte eta gero, hauek horrela nahi badute, etxera eramaten dituzte berriro.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados