Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Azoka
Herriaren Eskubideak-Independientes
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zerbitzu bereziekin indartuko da garraio publikoa, Durangoko Azokaren harira

Euskotren

Abenduaren 5etik 8ra bitartean, Durango euskal kulturaren epizentro bihurtuko da berriz ere, Durangoko Azokaren edizio berriaren harira. Euskarazko literatura, musika eta sorkuntza ardatz izango dituen hitzordu honek milaka bisitari bilduko ditu herrian.

Jardunaldi eroso, seguru eta ingurumenarekiko arduratsua bermatzeko helburuarekin, Durangoko Udaleko Mugikortasun Arloak garraio publikoa erabiltzea gomendatzen du egun horietan.

Euskotren

Azokaren egun guztietan, Euskotrenek tren zerbitzuak indartuko ditu. Bereziki Amorebieta-Etxano eta Zaldibar arteko linean handituko dira maiztasunak, bisitariek inguruko udalerrietan aparkatu eta trenez Durangoko erdigunera iristeko aukera izan dezaten.

Gainera, abenduaren 5ean, ostirala, zein 7an, igandea, goizez, larunbaterako aurreikusitako tren zerbitzu bera eskainiko da, bi orduko maiztasunarekin. Abenduaren 8an, astelehena, aldiz, ez da tren zerbitzu berezirik egongo. Tren zerbitzuen ordutegi eta informazio eguneratua esteka honetan kontsultatu daiteke: www.euskotren.eus

Bizkaibus

Errepide bidezko garraioari dagokionez, Bizkaibusek Elorrio eta Durango arteko linea indartuko du. Azokaren egunetan oso erabilia izaten den lotura hau erosoagoa eta eraginkorragoa izan dadin egokituko da.

Disuasio-aparkalekuak

Durangoko hainbat gunetan aparkalekuak jarriko dira erabilgarri, besteak bes, San Roke, tren geltokia, Tadu, Tabira eta Alcampo inguruan. Hala ere, ibilgailu pribatuaren erabilera murriztea gomendatzen da, auto-ilarak saihesteko eta mugikortasun arinagoa bermatzeko.

Inguruko udalerrietatik datozenek disuasio-aparkalekuetan aparkatzeko aukera izango dute. Aparkaleku horien kokapena honako esteka honetan kontsulta daiteke: Aparkalekuen mapa.

Osagarri modura, doako autobuseko anezka zerbitzua eskainiko da Iurretatik azoka-barrutira honako ordutegian:

● Abenduaren 6an eta 7an: 10:00etatik 20:00etara

● Abenduaren 8an: 10:00etatik 18:00etara

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados