Durangoko Energia Komunitatea
Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Santos Arriandi

Zer duzu negarrez, Marie? antzeztuko da gaur Errotan

Abadiñoko Errota Kultur Etxeak ???Zer duzu negarrez, Marie???? euskarazko antzezlana eskainiko du gaur arratsaldean. 2008an ikuskizun onenaren saria jaso zuen lanak Gijongo Haurrentzako Antzerki Azoka Europarrean. Bertan, aktoreek eta txotxongiloek izango dute protagonismoa.

Abadiñoko Errota Kultur Etxeko agertokiak Marie de Jongh Taldearen “Zer duzu negarrez, Marie?” euskarazko antzezlanari harrera egingo dio gaur, arratsaldeko seietan.

Aktoreek eta txotxongiloek interpretatzen dute obra, eta 2008an ikuskizun onenaren saria jaso zuen Gijongo Haurrentzako Antzerki Azoka Europarrean.

Haurtzaindegi batean gertatzen da istorioa, eta bertan, neskatxo baten jarrera managaitzak ikasgelako harmonia hautsi eta jabeari gainerako haurrak zaintzen eragozten dio.  Neskatxoaren jarrera baretzeko hainbat teknika saiatu ostean, jabea ohartzen da neskatxoak maitasuna baino ez duela behar.

???Zer duzu negarrez, Marie???? antzezlana Errota Kultur Etxearen zuzeneko ikuskizun egitarauaren barnean sartzen da. Sarrerek 2 euro balioko dute.

Marisa Vazquez Kultura zinegotziak gogorarazi duenez, Abadiñoko Udalak ???azken hilabeteetan programazioa indartu du, hilabetean behin antzerki, dantza edo musika emanaldi bat gutxienez eskainiz???. Gainera, arduradunek gogoratu duten bezala, ikuskizunak antolatzerakoan, Udalak ???lehentasuna ematen die konpainia euskaldunei???.

 

DURANGON. Abadiñoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados