Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Zapatuan Atxondon korrituko den Sorginen Lasterketak 350 partaideen kupoa bete du

Gontzal Murgoitio izan zen irabazlea iazko Sorginen Lasterketan.

Sorginen Lasterketaren XVI. edizioa zapatuan, hilaren 9an, korrituko da eta irteera eta helmuga Atxondoko Axpe elizatean egongo da. Durango Kirol Taldeak antolatutako probak 350 parte-hartzaileko kupoa bete du.

Goizeko 9:00etan abiatuko diren partaideek, 21 kilometroko eta 1700 metroko gainbehera positibo duen ibilbidea osatu beharko dute, tartean Anboto (1331 metro) mendi tontorretik igaro beharko dutela. Dortsalak Axpeko frontoian banatuko dira 7:30etatik 8:40rarte.

Axpetik abiatuko den ibilbideak Arrazolako Atxeko baserri ingurutik (6. kilometroa) igaroko da, eta ondoren Zabalandi (10. kilometroa) eta Anboto zeharkatuko ditu. Ibilbidea Pagazelai (12,5. kilometroa) eta Guenzelai (16. kilometroa) pasatuko ditu Axpeko helmugara heldu aurretik. Aipatutako guneetan anoa guneak izango dira.

Irabazleak, gizon eta emakumeak, txapela, garaikurra eta 250 euroko saria jasoko dute, bigarren sailkatuak garaikurra eta 175 euro eta hirugarrenak garaikurra eta 100 euro. Lehen beteranoak babesleek eskainitako sariak jasoko dituzte, eta Atxondon erroldatutako lehenengoek garaikurra eta otordua Atxondoko jatetxe batean irabaziko dute.

Lehen 5 sailkatuei datorren urteko lasterketako gonbidapena lortuko dute.

Sorginen Lasterketa Bizkaiko Mendizale Federazioko mendi lasterketen ligarako proba puntuagarria izango da.

Iazko irabazlea Gontzal Murgoitio elorriarra izan zen eta, garaipena errepikatzeko aukera izango du. Emakumeetan Onditz Iturbek lortu zuen garaipena, baina igorretarra ez da agertzen izena eman dutenen zerrendan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados