Maristak Durango
San Blas
Jesuitak Durango
Santos Arriandi

Zaldibarko Udalak Bitor Garitaonandiaren omenezko ipuin lehiaketa antolatu du lehenengoz

Bitor Garitaonandia zaldibartar entzutetsua jaio zela 150 urte beteko dira martxoan. Hori dela eta, udalak hainbat egitasmo antolatuko du, tartean,  Garitaonandiaren omenezko lehenengo literatura lehiaketa. 8tik 12 urtera bitarteko umeek parte hartu ahalko dute txapelketan, hau da, Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailetako ikasleek.

Kategoria bakarra egongo da jokoan: parte hartzaileek euskarazko ipuinak aurkeztu beharko dituzte. Lanak berariaz eraturiko epaimahai batek aztertuko ditu, eta hiru hilabeteko gehienezko epean jakinaraziko dituzte irabazleak. Hainbat sari egongo da jokoan: 70 euroko, 50 euroko eta 35 euroko bina sari, liburu-sortak eta Durangaldeko liburudendetan trukatzeko bonuak, besteak beste.

3. eta 4. mailetako ikasleek orrialde erdiko ipuina aurkeztu beharko dute gutxienez, eta orrialde bikoa gehienez. 5. eta 6. Mailetakoek orrialde bateko ipuina idatzi beharko dute gutxienez, eta hirukoa, gehienez. Udalak argitu du ezingo dela Adimen Artifizialik erabili lanok egiteko. Lehiaketako ezaugarri guztiak, erabili beharreko tipografiak eta tarteak barne, Zaldibarko Udalaren web atarian kontsultatu daitezke.

Idazlanak Zaldibarko Udalari helarazi beharko zaizkio abenduaren 1etik urtarrilaren 18ra bitartean. Horretarako, parte hartzaileek beharrezko inprimakiak eta eranskinak beteta aurkeztu beharko dituzte lanak.

Zaldibartar emankorra

Bitor Garitaonandia Ariño 1876ko martxoaren 6an jaio zen Zaldua plazako Zapatarikoa etxean. Euskaltzalea izan zen, musika konpositorea, tenorea, antzezlan idazlea, euskaltzain urgazlea. Musikaren alorrean, Zamorako katedraleko maisu tenore izan zen, eta Donostiako Orfeoia handitzen lagundu zuen XX. mende hasieran.

Euskalgintzaren eremuan, Argia astekariaren sorreran parte hartu zuten beste hainbat euskaltzalerekin, eta garai hartan idatzi zituen euskarazko hainbat antzezlan eta ipuin liburu. 1925ean, euskaltzain urgazle izendatu zuen Euskaltzaindiak. Handik urte gutxira hil zen Donostian, 1929ko abuztuaren 3an.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados