Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

XIX. Lilakrosak Durango zeharkatuko du igande honetan, martxoak 15, berdintasunaren alde

Durangok Lilakrosaren XIX. edizioa ospatuko du igande honetan martxoaren 15ean, Martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako jardueren baitan. Ekimen honen helburua emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren aldeko hausnarketa kolektiboa eta herritarren parte-hartzea sustatzea da.

Jardunaldia goizeko 11:30ean hasiko da, martxa ibiltariaren irteeraren inguruan egingo den kamiseta solidarioen salmentarekineta bildutako dirua Ibaizabal Eskubaloi Taldeari bideratuko zaio.

Ondoren, 12:00etan, berdintasunaren aldeko XIX. martxa hasiko da, Lilakrosa. Ibilbidea Ezkurditik abiatu eta Andra Mari amaituko da, parte-hartze eta aldarrikapen giroan.

Aipatzekoa da Lilakrosaren kamisetak Andragunean (Lariz Dorrea, 2) aurrez erosi ahal izango direla martxoaren 12ra arte. Astelehen eta asteazkenetan 16:30etik 18:30era, eta astearte eta ostegunetan 11:30etik 13:30era egongo dira eskuragarri. Kamiseta bakoitzaren prezioa 5 eurokoa izango da.

Udalak herritarrei ekimen honetan parte hartzeko deia egiten die. Urtez urte, adin guztietako pertsonak biltzen ditu, Durangok berdintasunarekin, bizikidetzarekin eta errespetuarekin duen konpromisoa ikusarazteko, eta berdintasuna gizarte osoaren erantzukizun partekatua dela azpimarratzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados