Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Xabat Olariaga, Ainara Arco eta Ander Gutierrez saritu dituzte kirolean euskarari eusteagatik

Xabat Olariaga, Ainara Arco eta Ander Gutierrez saritu dituzte kirolean euskarari eusteagatik

Xabat Olariaga eta Ainara Arco saskibaloian, eta Ander Gutierrez, kirol anitzeko entrenatzaileak saritu ditu Berrizko Udalak, eskola kirol ezberdinetan euskararen sokari eusten egiten ari diren lana eskertzeko. Sariak, Eskolako jai egunean banandu ziren.

Berrizko Udaleko Euskara Sailak, Eskolako Guraso Elkartearekin elkarlanean, eskola kirol ezberdinen entrenamenduak behatu ditu, euskara erabilera zenbatekoa den jakiteko. “Zoritxarrez oraindik ume askok aisialdia gaztelaniarekin lotzen dute. Hauen kasuan entrenatzailea euskaraz aritzea berebizikoa da”, azpimarratu dute.

Neurketak egin dira saskibaloi, futbito, kirol anitza, gimnasia erritmikoa eta atletismoko entrenamenduetan. Ondorioa, Berrizko eskola-kiroleko ikastaroetan gehien erabiltzen den hizkuntza gaztelania da. Gainera, entrenatzaileen borondatearen arabera erabiltzen da hizkuntza bat edo bestea eta entrenatzaile batzuk gaztelaniarako joera daukate, bi salbuespen kenduta, saskibaloia eta kirolanitza, entrenatzaile hauek azalpenak euskaraz emateaz gain, umeek gaztelaniaz egiten dietenean eutsi ere egiten diote.

 

Gainontzekoak “kutsatu”

Umeek batez ere gaztelaniaz aritzen dira, bai euren kideekin zein entrenatzaileekin, ume gehienak euskaldunak diren arren, batzuk hobeto moldatzen dira gaztelaniaz eta gainontzekoak “kutsatu” egiten dituzte. Entrenatzaileek umeengan daukaten jarrerak  ere eragin handia dauka umeen hizkuntzaren erabileran, euskararik eusten dioten entrenatzaileei euskaraz zuzentzen zaizkie umeek.

“Entrenatzaileen paperak bereziko garrantzia dauka: entrenatzaileak haurrentzako erreferentzia garrantzitsua dira, paper aktiboa jokatzen dute umeen hezkuntzan eta hori gainera giro dibertigarri eta atsegin batean egiten dute”, azaldu dute ekimenaren arduradunek.

 

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados