Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Umeen Euskal Jaiak 450 dantzari batuko ditu bihar

Umeen Euskal Jaiak 450 dantzari batuko ditu bihar

Ekitaldiz beteta dator asteburua Durangon. Alde batetik, Txistu Kontzertua eskainiko du gaur  Silboberri Elkarteak Landako Gunean, eta bestalde 450 dantzari gaztetxo batuko dira bihar Umeen Euskal Jaian.

Jabier Ituarte zuzendaritzapean burutuko da gaur arratsaldean XVI. Txistu Kontzertua Landako Gunean. Bertan, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Abesbatza, Gernikako Andra Mari Korala eta Durangoko Doinu Zahar elkarteak arituko dira. Ikuskizunean, berriz,Kriskitin eta Tantai taldeak ere izango dira.

Antolatzaileek aurreratu duten bezala, guztira 200 bat lagun hartuko dute parte, ikuskizun ???erakargarria eta berritzailea??? eskaintzeko asmoarekin. Txistua ezinbesteko protagonista bilakatuz, gospel edota rock soinuak entzuteko parada izango da gaur arratsaldeko 20.00etatik aurrera.

Bestalde, 450 dantzari gaztetxo inguru izango dira bihar Durangon ospatuko den XLIV. Umeen Euskal Jaian. Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeak antolatuta, goizeko 11.00etan hasiko da Azoka Plazatik prestatutako egitaraua. Ordubete beranduago, desfilea burutuko da.

Madalena, Ezkurdi eta Askatasun Etorbidea, Alde Zaharra eta Kurutziaga gunetatik bananduko dira dantzariak. Bazkaldu ostean, berriz, Azoka Plazan elkartuko dira taldeak berriro ere. Halaber, arratsaldeko 17.00etan Ezkurdin izango da agerraldi orokorra. Euria izanez gero, Azoka Plazan burutuko da ikuskizuna.

 

DURANGON. Durangoko albisteak
 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados