Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Udalekuetan eta ludotekan asteka izena emateko aukera eskainiko du Abadiñoko Udalak

Beste urte batez, ludoteka eta udalekuak antolatuko ditu Abadiñoko Udalak uda garaian. Udalerrian erroldatuta dauden edo bertan ikasten duten haurrek eman ahal izango dute izena. Berritasun nagusi gisa, eta herritarrek egindako eskaerari erantzunez, lau aste iraungo dute aurten, eta, familiek, asteka izena emateko aukera izango dute, derrigorrez hilabete osoko prezioa ordaindu beharrean. Egokitzapen horrek, malgutasun handiagoarekin jokatzeko aukera emango die familiei.

Interes publikoko zerbitzu bat da, eta, udako oporretan, heziketarako eta aisialdirako gune bat eskaintzea du helburu. Hezkuntza ez-formalaren bidez, ludotekek eta udalekuek haurren garapen pertsonalean eta sozialean laguntzen dute, bizikidetza, sormena eta talde-lana bezalako balioak sustatuz. Gainera, programa horiek garrantzi berezia hartzen dute, udan haur askok ez baitute euskara egunero erabiltzeko aukerarik.

Bestalde, zerbitzu honek familien kontziliazioa ere erraztu nahi du. Udalak konpromisoa hartzen du prezioa familientzat oztopo izan ez dadin; hau da, egoera ekonomikoak ez dezala eragotzi haur guztiek baliabide horiez eta haren onurez gozatzerik. Bide horretan, Udalak aurreratu du iaz onartutako hobariak eskatu ahal izango dituztela beharrizan gehien dituzten familiek.

Zerbitzuaren iraunkortasuna bermatzeko, Euskara eta Hezkuntza Batzordeak prezioak eguneratzeko beharra ikusi du, KPIaren igoerara egokituta. Ludotekei eta udalekuei dagozkien zenbatekoak erantsitako dokumentuan daude jasota.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados