Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Udalarekin harremanak euskaraz izan daitezen bideratuko du EHEk Durangon

Udalagaz daukazun hartu-emana euskaraz izatea gura baduzu, Euskal Herrian Euskarazek “Udalak eta biok, euskaraz” egitasmoa martxan jarri du Durangon. Horretarako, eskariak bideratzeko kanpaina bultzatu dute.

“Herritarrak aktibatu nahi ditugu, euren eskari zuzen eta borondatetik abiatuta, aldaketak eragin eta norbanakook udalagaz ditugun harremanak euskaraz izan daitezen”, aurreratu dute EHE elkartetik.

Prentsa ohar batean azpimarratu dutenez, “udala herritarrongandik hurbilen dagoen administrazioa da eta baditu hizkuntza politika egiteko konpetentziak”. Horregatik, harremanak euskaraz izateko “daukagun eskubidea bermatzeko” eskaria bideratuko dute.

Eskariak bideratzeko aukerak honako hauek dira: alde batetik, norberak zuzenean Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ). Bestalde, bihartik aurrera eta martxoaren 6ra arte eskaera orriak egongo dira Momotxo tabernan, Plateruenean eta Intxaurre elkartean. Gainera, eskariak jasotzeko mahaiak jarriko dira Andra Marin, datorren igandean 12.00etatik 14.00etara; hilaren 21ean, 18.30-20.30, eta martxoaren 1ean, goizean. Azkenik, tramitazio egunean, martxoaren 6an,  eskaera egin daiteke, Herritarren Arreta Zerbitzuan, 17.30ean.

 

Informazio gehiago: durango@euskalherrianeuskaraz.org / 666 022 634 / http://www.euskalherrianeuskaraz.org/udalak/1229/Udal_administrazioarekiko_harremana_euskaraz_nahi_dugu/gunean

 

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados