Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Udalak bi dirulaguntza sorta jarri ditu abian Zornotzan euskararen erabilera sustatzeko

Amorebieta-Etxanoko Udalak bi dirulaguntza deialdi argitaratu ditu herrian euskararen erabilera sustatzeko helburuarekin eta laguntzak azaroaren 20ra arte eskatu ahal izango dira.

Laguntzetako bat merkataritza esparruan errotuluak, web-orriak eta irudi korporatiboa euskaratzeko bideratuko da, eta bestearen onuradunak euskararen erabilera sustatzeko jarduerak egiten dituzten elkarteak izango dira.

Udalak, gehienez, 2.500 euro bideratuko ditu merkatariei euren negozioetako ezaugarriak euskaratzeko. Eskaera egiten duten pertsonak onuraduntzat hartuko dira, baldin eta egoitza Amorebieta-Etxanon duten Merkataritza eta Ostalaritza establezimenduetako arduradunak badira.

Erabilera sustatzen dituzten elkarteen jarduerak laguntzeko berriz, 5.000 euroko diru atala jarri du Udalak. Onuradunak izateko beharrezkoa da irabazteko asmorik gabeko Erakunde edo Elkartea izatea, legez eratua egotea eta Amorebieta-Etxanoko udal erregistroan izena emanda egotea eta jarduerak Udalerrian egitea.

Era berean, beharrezkoa izango da udalerrian erroldatuta dauden pertsona fisikoak izatea, noizbehinkako ekimenez irabazteko asmorik gabeko talde baten ordezkari partikularrak direnean. Eskolak eta ikastetxeak deialdi honetatik kanpo daude.

Laguntzen eskabidea egiteko betebeharrak udal webgunean eskura daitezke, tramiteak atalaren Izapideen liburuan; edo paperean Amorebieta-Etxanoko Udaleko HAZen (Herritarren Arreta Zerbitzua). Merkatariei zuzendutako laguntzen oinarriak esteka honetan eskura daitezke, eta elkarteei zuzendutako laguntzenak berriz, lotura honetan daude.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados