Durangoko Udala
Maristak Durango
Jan Alai Burger
FP Zornotza

Udalak ‘Elorrixoko berbetia’ liburuan oinarritutako 2.400 egutegi banatuko ditu

Udalak ‘Elorrixoko berbetia’ liburuan oinarritutako 2.400 egutegi banatuko ditu

Elorrioko Udalak eskuragarri jarri ditu Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ) 2016rako egin duen paperezko egutegi berria eta bere oinarria Labayru Ikastegiak iaz aurkeztutako ‘Elorrixoko Berbetia’ liburua izan da. Gainera, ‘Elorrioko Toponimia’ liburuan jasotako informazio guztia www.elotop.net webgunera irauli dute.

Elorrioko Udalak 2016rako paperezko 2.400 egutegi egin ditu, herritarren artean banatzeko eta horretariko 400 herriko elkarte, eskola, ostalari, edota merkatarien artean banatuko dituzte. Beste 2.000 aleak eskuragai izango dituzte herritarrek Udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

2016rako prestatutako egutegiaren oinarria Labayru Ikastetxeak iaz aurkeztutako ‘Elorrixoko Berbetia’ liburua da. Bertan herriko nagusienen testigantzak eta garai hartako argazkiak uztartzen dira, “hizkuntzaren aldetik daukagun ondare hori galdu ez dadin. Egutegi hau aitzakia izan daiteke Elorrioko Toponimia ezagutarazteko”, azaldu zuen Bittor Uriarte Elorrioko Udaleko Euskara teknikariak.

Egutegia atontzerako orduan herriko nagusienen adierazpenak eta antzinako argazkiak uztartu dituzte. “Uztartze hori nola egin izan da buruhausterik handienak eragin dizkigunak, hitzak eta irudiak batzea eta berauek logika izatea ez baita erraza”, azaldu zuen Uriartek, Idoia Buruaga Elorrioko alkatearekin eta Gotzon Barandiaran idazlearekin batera eginiko aurkezpen ekitaldian.


www.elotop.net webgunea, berriztuta

Bestalde, ‘Elorrioko Toponimia’ liburuan jasotako informazio guztia Interneteko www.elotop.net webgunera irauli dute, bertan agertzen zen informazioa osatuz. “Webgunea kontsultatzen duen elorriarrak eta kanpotarrak altxor preziatu bat aurkituko du. Oso herri gutxi dago Euskal Herrian bere ondarea hain modu onean bilduta daukana”, webgune horretaz arduratzen den Gotzon Barandiaranen esanetan.

Barandiaranek kontuan izan du “ondarearen transmisioa beharrezkoa dela gure herrien historia galdu ez dadin”. Bide batez, pertsona nagusiek Interneten aurkitu ditzaketen trabak saihesten ahalegindu da www.elotop.net gunea “pertsona guztientzako erabilerraza” eginez.
“Toponimia ikerketa bat astuna” izan daitekeela kontuan izanda, webgunea “modu interaktibo eta errazean” antolatu dute, eta ondorioz, “Internetez tutik ere ez dakienak erraz nabigatuko du”, Barandiaranen esanetan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados