Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Durangoko Udala
Jesuitak Durango

Udal aurrekontuen inguruan duten jarrera azaltzeko aukera eskaini die Durango Irratiak alderdi politikoei

Hirugarrengoz, Durangoko Udalak, Durango Irratia udal irratiaren bitartez, Udalean ordezkaritza duten alderdi politiko guztiei datorren ekitaldiko aurrekontuen inguruan duten jarrera azaltzeko gonbitea luzatu die. Gobernu taldeak (EAJ-PNV eta PSE-EE) bultzatutako ekimen honen helburua gardentasuna indartzea eta gobernu irekia eta parte-hartzailea sustatzea da.

Elkarrizketa programa otsailaren 18tik 24ra bitartean egingo da. Oraingo honetan, talde politikoetako ordezkariek euren iritzia partekatzeko aukera izango dute irratiaren goizeko magazinean, 10: 30ean, 30 minutuko tartean. Ekitaldi honen bidez, gobernu taldeak Durangoko herritarrek 2026ko udal kontuei buruz talde politikoek dituzten jarreretara sarbide zuzena izatea nahi du.

Elkarrizketen egutegia honako hau izango da:

● Otsailak 18: Alderdi Popularra (PP)

● Otsailak 19: Herriaren Eskubidea / Independienteak

● Otsailak 20: PSE-EE

● Otsailak 23: EH Bildu

● Otsailak 24: EAJ-PNV

Elkarrizketak zuzenean emango dira Durango Irratian (107.8 FM), eta streaming bidez Durango Irratiaren webgunean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados