Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Udaberrian hasiko dira Esteibarlandako jolas gunea estaltzeko lanak

Udaberrian hasiko dira Esteibarlandako jolas gunea estaltzeko lanak

Elorrioko Udalak Okatent enpresak aurkeztutako proiektua aukeratu du Esteibarlandako jolas parkea estaltzeko. Egitasmoa gauzatzeko lanak udaberrian hasiko dira eta 131.648 euroko kostua izango dute.

Hogei herritar baino gehiagok eman diote aldeko botoa Udalak Esteibarlanda parkea estaltzeko aukeratu duen proiektuari. Erabaki horrekin Udalak amaitutzat eman du lehen prozesu parte-hartzailea eta laster amaitutzat emango da bertan jarriko diren jolasak erabakitzeko bigarren prozesu parte-hartzailea.

Esteibarlanda jolas parkean kokatu nahi den estalkia, bataz beste 500 metro koadroko azalera duen gunea babestuko du. Bertan jarriko den olana iraupen luzekoa materialekin egindakoa izango da. Parkea guztiz birmoldatuko da, hala jolas elementu guztiak nola bertako zorua.

Okatent enpresak aurkeztutako proposamenak “funtzionaltasun, berrikuntza eta erabilaniztasun printzipioak betetzen ditu, gurean ohikoak diren eguraldi egoera txarren aurrean”, herriko alkatea den Ana Otaduiren esanetan.

Otadui oso pozik agertu da herritarren artean jasotako parte-hartzeagatik, “kontratazio prozesuetan izaera subjektiboa duten elementu kuantifikagarriei dagokienez Udaletik gure herritarren iritzia kontuan hartu den lehen aldia” izan delako.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados