Banner en desktop Banner en moviles
Maristak Durango
Mañariko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
San Agustin Durango

Tronperri eta Txoritxu-Alai taldeek Bizkaian Emakumeak Dantzari ekimena berreskuratuko dute

Bizkaian Emakumeak Dantzari ekimenaren azken agerraldia 2019an egin ondoren, Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai taldeek ekimena berreskuratu du. Zapatuan, Andra Mariko elizpean, 18:30ean hasita izango de den agerraldia VIII.a izango da.

Tronperri eta Txoritxu Alai talde antolatzaileekin batera Bizkaiko beste bost talde arituko dira, tarteko Durangoko Kriskitin dantza taldea. Algortako Itxartuk, Bermeoko Alkartasunak, Sestaoko Salleko eta Errepelegako Ikusgarri dantza taldeek osatuko dute edizio honetako partaidetza.

Egunerako prestatu den egitaraua arratsaldeko 18:00ean abiatuko da, bertaratuko diren taldeak Merkatu plazatik irteten direnean. Kalejira egin ondoren, 18:30ak aldera elizpera helduko dira eta bertan eskainiko duten agerraldiari hasiera emango diote.

Dantza saioa amaitu ostean, jai giroan jarraitzeko, erromeria txiki bat egongo da.

Ekitaldi honen helburu nagusia “Bizkaiko Nesken Dantzak ezagutzea, errespetatzea eta galtzen ez uztea da”, antolatzaileen esanetan. Izan ere, “azken urteetan geroz eta garrantzi gutxiago ematen baitzaie dantza hauei, beste batzuei garrantzi handiagoa emanez”.

Araurik gabeko ekitaldia dugu, programa zehatz batekin egingo da; beraz, gazteek, nagusiek, emakumeek zein gizonezkoek parte har dezakete.

Bizkaian Emakumeak Dantzarik argitaratutako manifestuan adierazten denez, emakume dantzariak “baztertua izan da historian zehar”, nahiz eta desagertuta zeuden hainbat dantza errekuperatu.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados