Durangoko Udala
Maristak Durango
Jan Alai Burger
FP Zornotza

Tipi-tapa, tipi-tapa, badator Korrika!

24. Korrika gaur iritsiko da Durangaldera, eta eskualdeko herriek prest dute euskararen aldeko lasterketari harrera egiteko egitarau oparoa. Goizetik gauera bitartean, kultur ekitaldiak eta jai giroa sustatzeko jarduerak izango dira nagusi, eta zenbait herritan asteburu osora luzatuko dute ospakizuna.

Gaur, Abadiñon uretako puzgarriak eta erreleboak izango dituzte goizean Astolako igerilekuan. Eguerdian kantu-bazkaria izango da probalekuan, eta arratsaldetik gauera, familia ikuskizuna frontoian, karaoke ibiltaria eta erromeria. Atxondon, arratsaldean umeentzako tailerra, kalejira erraldoi eta gaiteroekin, eta La Basuren kontzertua izango dira, eta gauean afaria eta karaokea. Berrizen, berriz, arratsaldean diskorrika eta triki-poteoa antolatu dituzte Olakuetan zehar.

Durangon, arratsalde gau partean izango dira ekitaldi nagusiak: hitzaldia gaztetxean, triki-poteoa Andra Mariko elizpean, bertso-poteoa Alde Zaharrean eta Korrika afaria Landakon. Ondoren, Errota erromeriak girotuko du gaua. Elorrion, Korrika-Kahoot lehiaketa prestatu dute, eta Garain pankartak eta petoak margotzeko tailerra egingo dute arratsaldean, eta Otea Loran elkartean afaldu ostean, Berrizera joango dira Korrikarekin bat egitera.

Iurretan hitano poteoaren ostean, Durangora joango dira trikitilariekin batera Landako Guneraino, bertan afaltzeko. Mallabian talo ikastaroa egongo da. Geroago, triki-poteoan irtengo dira Joanes Illarregi eta Eneritz Artetxeren bertsoek lagunduta. Iluntzean, mokadutxoatriki-poteoa eta erromeria izango dira. Domeka goizean jai giroak jarraituko du. Multikirolean arituko dira eskolako frontoian, eta arratsaldean zinema Kontzejuzarrean, bingoa eta mahai jolasak antolatuko dituzte. Astelehen arratsaldean Korrikako petoak poltsa bihurtzeko tailerra eskainiko dute.

Horrez gain, Zaldibarren, egun osoan zehar, udaletxeko plazan, Korrika Zaldibarren argazki erakusketa egongo da ikusgai. Geroago, peto banaketa, dantzariak eta txokolatada izango dira. Kittu taldearen kalejirak girotuko du gaua. Azkenik, Zornotzan, poteo musikatua egingo da Luis Urrengoetxean, eta gauean erromeria Pike plazan eta txalaparta eta ‘Enbeitatarrak atzo eta gaur’ bertso-saioa Arraibi plazan.

Ibilbidea

Ibilbideari dagokionez, Korrika gauean sartuko da Durangaldean: Mallabitik sartuko da, eta Zaldibar, Berriz, Elorrio eta Atxondotik pasatuko da ondoren. Abadiñok hartuko du lekukoa 01:00a inguru. Jarraian, Durangora abiatuko da lasterketa. Durangoko Udalak lekukoa 3264. kilometroan jasoko du, Goienkaleko Arkarazo tabernaren ondoan. Handik aurrera, lasterketak Iurretarantz jarraituko du bere bidea. Durangaldeko ibilbidea Zornotzan bukatuko da.

Bestalde, kontuan hartu beharrekoa da gaur goizaldean ordutegi aldaketa dagoela: 02:00etan 03:00ak izango dira. Hortaz, Korrikaren jarraipena egiteko, ordutegi berrira egokitzea gomendatu dute antolatzaileek.

AEKk antolatutako euskararen aldeko ekimen erraldoiak milaka lagun batuko ditu gaur Durangaldean, kilometroz kilometro lekukoa eskuz esku eramanez.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados