Durangoko Energia Komunitatea
Garaiko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Herriaren Eskubideak-Independientes

Tapia eta Leturia bandaren kontzertua Etxanoko jaietan

Hainbat ekintza antolatu dira, ostegunetik larunbatera bitarte, haur, gazte zein helduen gozamenerako: umeentzako puzgarriak eta jolasak, Kittu taldearen erromeria, pilota jaialdia, herri bazkaria, taloak, bertso saioa, umeentzako zinema, zirku eskola, parrilada, magia ikuskizuna, kontzertuak eta hainbat lehiaketa, hala nola, mus lehiaketa, tortila patatarena edo artzain txakurrena.

Montorrako jaien ondotik, oraingoan Etxano auzoa izango da jai giroan murgilduko dena, zehazki abuztuaren 14tik 16ra bitartean.

Festak abuztuaren 14an hasiko dira, arratsaldeko 17:00etan, txupinazoaren jaurtiketarekin. Horrekin batera, Txilinen aurkezpena eta kalejira egingo dira Etxanoko erraldoiekin eta ur zezena ere egongo da.

Astebururako, halaber, hainbat ekintza antolatu dira guztien gozamenerako. Nabarmenak dira umeentzako eta familientzako ekintzak, hala nola, puzgarriak eta jolasak, zinema, zirku eskola, mago ikuskizuna, marrazki lehiaketa eta ginkana…. Horrez gain, Kittu taldearen erromeria, pilota jaialdia, herri bazkaria, taloak, bertso saioa, parrilada edota hainbat lehiaketa ere jokatuko dira, esaterako, mus lehiaketa, tortila patatarena edo aintzan txakurrena. Mendi martxa, aitite eta amamei omenaldia ere egingo dira.

Festak Tapia eta Leturia bandaren kontzertuarekin amaituko dira abuztuaren 16an, gaueko 22:00etan.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

1 Comentario

  1. Rafael Zurinaga Agirrezabala

    Etxano ez da auzo bat. Herriaren izena Amorebieta -Etxano da bi herri anexionatutakoak. Amorebieta auzo bat da?? Ez. Ba Etxano ere ez

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados