Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
Maristak Durango
San Agustin Kultur Gunea Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

‘Tamur: Kangchenjungako harribitxia’ dokumentala estreinatuko da Durangon

‘Tamur: Kangchenjungako harribitxia’ dokumentala estreinatuko da Durangon

Bideografik Ekoizpenak ???Tamur: Kangchenjungako harribitxia??? dokumentala aurkeztuko du bihar Durangon, 45. Euskal Liburu eta Disko Azokaren bitartean. Bertan, Nepalera egindako bidaia azaltzen du Bideografik-ek.  Dokumentala San Agustin aretoan emango dute lehenengoz, eguerdiko 12:00etan eta sarrera debaldekoa izango da.

Bideografik-ek eta Ur Nomade abentura-enpresak ekoitzi dute filma, eta 2009ko azaroan grabatu zuten. Hain zuzen ere, urtebete egin dute honetan lanean. Lanak 45 minutu inguru irauten du eta hainbat bezeroz osatutako espedizioak Nepalera egindako bidaia azaltzen du.

Estreinaldiaren aurrerapen moduan, Bideografik-ek filmaren trailerra emango du eta hitzaldi batean grabazioaren gorabeherak azalduko ditu gaur Euskal Liburu eta Disko Azokako hitzaldien aretoan.

Egitasmoaren bultzatzaileak aurerratu duten bezala, ???Nepal barrualdetik bidaiatzea abentura bat bizitzea baino gehiago da. Denboraren makinaren bitartez Asia osoko lekurik eder eta benetakoenetako batean murgiltzea da???.

Lau eguneko ibilaldia haranen eta Himalaiako mendien artean jaitsieraren hasieraraino iristeko, Dooban herriraino. Bertan hasten da sei eguneko jaitsiera Tamur ibaian behera, Kangchenjungako harri-bitxian.

Dokumentalaren gidoia Carlos Iglesiasen eskuetan egon da eta errealizaio lanak, berriz, David Maeztu eta Xabier Zabalaren ardura izan dira, besteak beste. Produktore lanak eta logistika, ordea, Ur- Nomade abentura-enpresaren arduradura den Txus Ruiz de Erentxunek eraman ditu.

???Achuut-ek eta Txusek zuzendutako espedizioak berbaz adierazi ezin diren bizipenez gozatuko du ibaian zehar hango jendearekin hartu-eman zuzenean, ibaia biziaren ikurra baita Nepalen???, azaldu dute.

 DURANGON. Azokako albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados