Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

“Talentue plazara!”, haur eta gazteen artean ikuskizunak sustatzeko ekimena

“Talentue plazara!”, haur eta gazteen artean ikuskizunak sustatzeko ekimena

Berbaro euskara elkarteak haur eta gazteentzako euskarazko ikuskizunak sustatuko ditu. “Talentue plazara” ekimenaren bitartez, euskaraz edozein diziplinatan ikuskizun bat eskaintzeko prest daudenen erakusleiho izango da Plateruena. Irabazleak 200 euroko diru saria jasoko du. Ekimen honetan parte hartu nahi dutenek uztailaren 12a baino lehen eman beharko dute izena.

Musika, antzerkia, ipuin-kontaketa, magia edo dantza. Taldeka edo bakarka, profesionala izan zein ez. “Zeozer prestatzeko gogoz bazabiltza hau da zure aukera”, gonbidapena luzatu dute Berbarotik.

Aurkeztutako lan guztien artetik sei aukeratuko dira eta datorren azarotik 2014ko apirilera bitartean izango dira ikusgai Plateruenean.

Berbarotik aurreratu dutenez, aukeratutako talde edo norbanakoek 200 euroko saria jasoko dute ikuskizuna egiteagatik. Horretaz gain, publikoaren saria ere izango da eta 100 euroko saria emango da.

Informazio gehiago: www.berbaro.com

 

DURANGON. Durangoko albisteak

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados