Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Surrandien konpartsarekin bat egitera deitu dute Kriskitin, Txoritxu-Alai eta Tronperrik

Surrandien konpartsarekin bat egitera deitu dute Kriskitin, Txoritxu-Alai eta Tronperrik

Biharko ‘eguen zuri’ eta etziko ‘bariku argal’ ospatu ondoren, ‘zapatu regular’ deiturikoa jai egun gogoragarria bilakatzeko asmoa dute Durangoko dantzari eta dantzazaleek, larunbatean Surrandien konpartsa ibiliko baita herriko kaleetan.

Ekimen xelebre hori Durangoko karnabaletako ospakizun aipagarrienetakoa izango da. Hori dela eta, “betikotasunetik irten”, karnabal giroan murgildu eta ekimenean parte hartzeko gonbitea egin dute Kriskitin, Txoritxu-Alaia eta Tronperri dantza taldeko kideek.

Dagoeneko herriko dantzari, dantzazale eta gainontzeko lagunek prest dituzte auzolanean egindako kareta edo maskarak. Baita arranak, abarkak, puxikak eta enparauak eta hartza berriz, “iratzartzen hasita egongo da honezkero”, antolatzaileen esanetan.

‘Surrandi, surrandi, gaur Durangon nagusi’ aitzakia hartuta, larunbat eguerdian bilduko dira surrandi goiztiarrenak, triki-poteoarekin motorrak berotzeko asmoz.

Hitzordu nagusia baina, 18.00etan izango da Plateruena Kafe Antzokian eta bertan txokolate beroa hartu eta gero konpartsako kideek kalerik kale ibiliko dira Jaizale txistulari taldea eta Tabira musika bandaren laguntzarekin.

Kalejiran dantzatuko dituzten zazpi jauziak, fandango eta ariñ-ariñak edo Lantzeko zortzikoaz gain “ez da faltako Egiguren, Ertzillak eta Belaustegik Durangoko karnabaletarako sortutako musikarik”, konpartsako kideen esanetan. Ospakizuna Andra Mariko elizpean amaituko da arratsaldeko 20.00ak aldera.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados