Amorebieta-Etxanoko Udala
Dendak Bai Durangaldea
Maristak Durango
Jesuitak Durango

STEAM arloan diharduten emakume zientzialariek jasoko dute aurtengo Marixelarre Saria

Otsailaren 11n, asteazkena, Amorebieta-Etxanoko Udalak Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Egunarekin bat egin zuen, udalerriko zientzia eta teknologiaren arloan lan egiten duten emakumeen garrantzia azpimarratuz.

Testuinguru horretan, Udalak iragarri du aurten Marixelarre saria udaleko Zientzia eta Teknologiaren arloan lan egiten duten emakumeek jasoko dutela. Helburua da ikertzaileen ahalegina eta ekarpena ikusgarri egitea eta, aldi berean, STEAM eremuan lan egiten duten herriko emakumeei aitortza egitea. Ahaztu barik, ikastetxe eta eskoletan zientziak eta matematiak irakasten dituzten andereño eta irakasleak. Horrela, kolektibo oso hau gazteentzako erreferente gisa nabarmenduz.

Marixelarre sariaren helburu nagusienetako bat da Amorebieta-Etxanon genero berdintasunaren alde lan egiten duten pertsona eta kolektiboen ekarpena aitortzea. Aurten, ildo horri jarraituz, berdintasunaren aldeko ibilbide eta ekimenak aitortzen dituen sari honek aurten STEAM esparruan ikerketan diharduten herriko emakumeak omenduko ditu. Baita ere, ikerlari horiek sustatzeko STEAM gaiak ematen dituzten herriko andereño eta irakasleak; eta esparru honetan ikasketak eta lan egiten duten emakume zornotzarrak.

Horrela, Zientzia, teknologia, ingeniaritza, matematika, artea eta osasungintza arloan lanean ari diren herriko emakume guztiek egiten duten ekarpena balioan jartzea du helburu aitortza honek, oraindik ere maskulinizatuta dauden eremuetan emakumeen presentzia eta lana ikusaraziz. Sari-banaketa martxoaren 8an, 13:00etan, Zubiondo Parkeko karpan ospatuko da, eta Dizdira Ahots abesbatzak girotuko du ekitaldia.

Askotan, emakume zientzialarien lana urrun ikusten da, kanpoko izen ospetsuekin lotuta. Hala ere, Amorebieta-Etxanon bertan badaude ikerkuntza zentroetan, unibertsitateetan edo teknologia enpresetan lan egiten duten emakumeak, ibilbide arrakastatsu eta inspiratzailearekin. Horiei guztiei egingo zaie aitortza aurtengo edizioan.

Belaunaldi berrientzako ispilu

Saridunak izendatzeaz gain, Udalaren asmoa da belaunaldi berriei mezu argi bat helaraztea, emakumeak zientzian daudela eta hemen bertan ditugula gogoraraziz. Helburua da Amorebieta-Etxanoko neska gazteek hurbileko erreferenteak izatea, eta ikustea beren ama, izeko, auzokide edo irakasleek ere zientziaren eta teknologiaren munduan arrastoa uzten dutela.

Era berean, Udalak deialdi irekia egin du STEAM esparruan ikerketan,lanean, irakaskuntzan edo eremu honetan ikasketak duten herriko emakumeentzat. Herriko injeniari, kimikari, fisikari, arkitekto, informatikari, zientzia eta matematika ematen duen andereño eta irakasleak, erizain, mediku, psikologa, pedagoga edota STEAM esparru honetako ikasketak dutenak.

Marixelarre sarien parte izateko interesa dutenek HAZ zerbitzura hurbildu eta euren proposamena aurkeztu dezakete. Baldintzak hauek dira: Zientzia eta Teknologian aritzea edo ikasketak izatea (STEAM esparruan,bai lanean bai irakaskuntzan), edota ikerketarekin lotutako jardueretan aritzea, bai unibertsitate, ikerketa zentro edo teknologia enpresetan. Horrez gain, edozein momentutan izango dute aukera Rosalinda Incardonak sortutako saridunentzako lamina bereziak jasotzeko, HAZera hurbilduz.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados