Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Sormenari ateak zabalduz, ume eta gazteentzako Kultur Astea antolatu dute Iurretan

Sormenari ateak zabalduz, ume eta gazteentzako Kultur Astea antolatu dute Iurretan

Jokoak, tailerrak, akrobaziak, zinea, balleta eta kirola izango dira nagusi Iurretako Udalak Ume eta Gazteentzako antolatu duen Kultur Astean. “Adiskidetasuna, talde lana, integrazioa eta euskara” ardatz harturik, artearen eta kirolaren erakustoki txiki bat bilkatuko da Kultur Etxea, ekainaren 23tik 27ra bitartean.

Iurretako alkateak, Iñaki Totorikaguenak, azaldu zuenez aurkezpenean, Kultur Asteko egitarau “zabala eta erakargarria” prestatzeko orduan, hainbat elkartek parte hartu dute: Anderebide Iurretako Emakumeen Elkartea, Gertasport, Kimuak aisialdi taldea, Olaburu pilota taldea, Durangoko Látelier dantza eskola eta Kemy eskulanak.

Bost egunetan zehar, 2 eta 8 urte bitarteko umeentzako ludoteka izango da. Gazteentzako, berriz, monopoly zein partxis bezalako jokuak antolatuko dira Kultur Etxeko terrazan. Birziklatze eta fofucha tailerrak ezezik, akrobazia agerraldiak, zinea, antzinako jokuak eta kirolak ere egongo dira.  Durangoko Látelier dantza eskolaren eskutik, ballet eta breake eta street dance tailerrak burutuko dira.

Egitarauari amaiera emateko, ekainaren 27an, Pablo Berasaluze, Ibai Zabala, Mikel Urruti eta Alexis Apraiz pelotari profesionalen eskutik, pilota, pala eta zesta-puntan arituko dira frontoian partaideak. Txokolatada eta erromeriarekin amaituko da aurtengo egitaraua.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

0 Comentarios

  1. oromiño

    Aurrera Iñaki!!! Iurretarrontzako alkaterik onena zara!

    Deja una Respuesta
  2. oromiño

    Aurrera Iñaki!!! Iurretarrontzako alkaterik onena zara!

    Deja una Respuesta

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados