Banner en desktop Banner en moviles
Mañariko Udala
FP Zornotza
Maristak Durango
Amorebieta-Etxanoko Udala

Ska kontzertua eta Gazte Eguna izango dira Matienako San Prudentzioetako berrikuntzak

Ska kontzertua eta Gazte Eguna izango dira Matienako San Prudentzioetako berrikuntzak

Ska doinuak eskainiko duen jaialdi interesgarria, Gazte Eguna eta su artifizialen bigarren saioa izango dira berrikuntzak Matienako aurtengo San Prudentzioetan. Jaiak apirilaren 25ean hasiko dira eta maiatzaren 3a bitartean berrogeita hamar inguru ekintza tartekatu dira egitarauan.

Matienako Ska-Reggae Jaialdia apirilaren 30an izango da Trañako plazan kokatuko den txosnagunean. Ekitaldia, aldez aurretik Potato, Kannabis edo Korroskada taldeetan ibilitako musikariak biltzen dituen Siroko talde gazteitarrarekin hasiko da. Jarraian, Jamaikako 60. hamarkadako giroa gogora dakarren Soweto talde katalana igoko da agertokira eta jaialdia borobiltzeko Europako ska eszenan goreneko taldea den Dr. Ring Ding & Skavaganza alemaniarren txanda izango da. 

Aurtengo egitarauan tartekatutako bigarren berrikuntza maiatzaren 1ean lehen aldiz ospatuko den Gazte Eguna izango da. Egun horretako ekitaldiak Abadiñoko gazteek antolatu dituzte eta, besteak beste, herri-bazkaria, jolasak, elektrotxaranga baten kalejira eta Las Tea Partu eta Eromen taldeen kontzertua izango dira.

Gazte Eguneko ekitaldiak antolatzen aritu direnen lana azpimarratu du Abadiñoko alkatea den José Luis Navarrok. Bere esanetan, gazteek “lehen aldiz daukate egun bat eurentzat, eurek erabaki eta antolatutako ekintzez betea”.


Donien Atxa

Iragarritako hirugarren berrikuntza su artifizialen bigarren saioa izango da. Lehena apirilaren 27an izango da eta bigarrena maiatzaren 1ean baina, euria balitz atzeratu egingo lirateke.

Prestatutako egitaraua apirilaren 25ean hasiko bada Abadiñoko baserritarrek botatako txupinazoarekin, jaien hasiera ofiziala 27an izango da egun horretan jarriko baitute Doniane Atxa.

Aurtengo jaien aurrekontua 50.000 eurokoa da, iazkoena baino 10.000 euro gehiago, alegia. Halere, funtsean bi urte horietako aurrekontua berdina izango da, ze iaz aurrekontua 40.000 eurokoa izan arren azkenean beste 10.000 euro gehiago gehitu behar izan ziren gastu guztiak parratzeko.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados