Durangoko Udala
Amorebieta-Etxanoko Udala
Maristak Durango
Jesuitak Durango

Sei talde eta ikastetxeetako kantariak izango dira gaur Gabon Kanten Jaialdian

Sei talde eta ikastetxeetako kantariak izango dira gaur Gabon Kanten Jaialdian

Durangoko Landako Guneak  48. Gabon Kanten Haur eta Gazte Jaialdia hartuko du gaur, hilak 20, goizeko 11.30ean hasita. Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeek antolatutako ekimen honetan Durangoko sei talde eta ikastetxeetako kantariak arituko dira oholtza gainean.

Aurtengo edizioan, Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeetako kantari taldeez gain, Inurri eskaut taldea, Lauaxeta ikastola, San Antonio-Santa Rita ikastetxea eta San Jose Jesuitak ikastetxeetako taldeak abestuko dute.

Jaialdiaren helburua “euskara bultzatzea” eta, “bide batez, gure abestiak mantentzea” dira antolatzaileen esanetan. Horregatik, “oraindik hain gogotsu eta sendo ikustea taulara igotzen diren gazte guztiak” erabat pozgarria dela aitortzen dute.

Agerraldiaren amaieran otzara eder baten zozkatuko da bertaratzen diren ikusleen artean.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados