Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Sei orduko irakurraldia egingo dute ‘Itsasoa, hitzez eta ahotsez’ ekimenaren barne

Sei orduko irakurraldia egingo dute ‘Itsasoa, hitzez eta ahotsez’ ekimenaren barne

Urtarrilean hasitako ‘Itsasoa, hitzez eta ahotsez’ ekimenak aurrera jarraitzen du eta datorren ostiralerako sei ordu iraungo duen jendaurreko irakurraldia iragartzen dute. Durangoko Plateruena Kafe Antzokian burutuko den ekimenean idazle ezagunen testuak irakurri eta abestuko dira, euskaraz idatzitakoak zein euskaratutakoak, eta horiekin batera zenbait sortzailek egun horretarako propio egindakoak entzungo dira.

Arratsaldeko seietan hasiko den ekimena nahi duen edonori dago irekita. Dagoeneko 225 pertsonatik gora eman dute izena eta antolatzaileen esanetan “oraindik azken ordukoren bat balego ateak zabalik ditugu”. Horretarako hitzezetaahotsez@gmail.com emailera idatzi behar da.

Guztira 250 lagun biltzeko esperantza dute, irakurle, abeslari eta musikariak kontuan hartuz. Partaideen taldea anitza izango da eta bertan izango diren pertsona ezagunekin batera, idazleak, bertsolariak, poetak, abeslariak eta, batez ere, irakurleak hartuko dute parte. “Izarren bat edo beste egongo den arren, ez da izarren gaua izango, partaideen gaua baizik”, antolatzaileen esanetan.


Propio sortutako testuak

Sei orduz etenbarik iraungo duen ekimenean Joseba Sarrionandia, Leire Bilbao, Martin Iturbe, Miren Agur Meabe, Kirmen Uribe, Txomin Agirre, Pako Aristi, Toti Martinez de Lezea, Jon Maia, Aurelia Arkotxa, Edorta Jimenez, Karmele Igartua eta Koldo Izagirreren testuak irakurri edo abestuko dira. Horiekin batera, Charles Baudelaire, Sophia de Mello, Friedrich Hölderlin, Manoel Antonio, Walt Withman, Juan Ramon Jimenez edo  Pablo Nerudaren lanen itzulpenak ere entzungai izango dira.

Saioa biribiltzeko “zenbait sortzailek egun horretarako propio egindakoak irakurri edota kantatuko dira”, adierazi dute antolatzaileek.

‘Itsasoa, hitzez eta ahotsez’ egitasmoa urtarrilean hasi zen Eider Rodrigezen hitzaldiarekin. Arte eta Historia museoan izan zen ekitaldi horretara 50 pertsonatik gora gerturatu zen eta, kontuan izanda “literaturari buruzko hitzaldia” zela, kopurua “polita” izan zela iritsi diote antolatzaileek.

Berbaldiak Rodriguezek berak idatzitako ‘Itsasoa da bide bakarra’ liburua izan zuen hizpide. Obra horrek itsasoak Sarrionandiaren literaturan izan duen presentzia aztertzen du. Antolatzaileen ustez, interesgarria izan zen “emakumeok Sarrionandiaren literaturan izan dugun rola ikerlariarengandik ezagutzea”. 

Literaturari lotutako egitasmoak otsailean eta martxoan izan zuen jarraipena Udal Bibliotekan burututako solasaldi dialogikoekin. Bertaratutakoek gustura jardun zuten literaturaz gozatzen eta antolatzailek bertan errotzeko esperantza dute “Katalunian hain hedatuta dagoen solasaldi mota hau”.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados