Banner en desktop Banner en moviles
FP Zornotza
UNI Eibar Ermua
Iurreta LHI
Maristak Durango

Sare herri mugimenduak ‘Aldharrikatuz’ erakusketa gerturatuko du Durangora

Sare herri mugimenduak ‘Aldharrikatuz’ erakusketa gerturatuko du Durangora

Euskal preso politikoen eskubideen aldeko Sare mugimenduak ‘Aldharrikatuz’ erakusketa gerturatuko du Durangoko San Agustin Kultur Gunera, irailaren 14tik 20ra bitartean. Erakusketa honek preso dauden Zigor Merodio eskultorea, Alaitz Areitio iurretarra eta Yon Troitiñoren lana erakusten du.

‘Aldharrikatuz’ erakusketak Merodio presoaren eskulturak izango du oinarri eta bertan Alaitz Areitio preso politiko iurretarrak ere parte hartu du Merodioren piezei bertso batzuk eskainita. Erakusketa honetako hirugarren partaidea Yon Troitiñok alegia, bertso batzuk idatzi ditu ere.

Erakusketan, presoek bizi duten egoera eta euren aldarrikapenak islatzen dira, bai eskulturen bai bertsoen bidez. Hiru presoak euren etxeetatik ehundaka kilometrotara daude, euren senide eta gertukoengandik urrun.

Horregatik, Sarek dispertsio politikaren berri eman eta salbuespenezko neurri hori amaitzea eskatzeko aprobetxatuko du erakusketa. Izan ere, presoen eta senideen giza eskubideak urratuta daudela uste du sare herritarrak.


Teresa Toda

Erakusketaren inguruan beste hiru ekitaldi antolatu dira. Irailaren 14an, izango den inaugurazio ekitaldian Teresa Todaren hitzartzea izango da arratsaldeko 19.00etan eta irailaren 17an, eta ordu berean, Durangoko senideek ‘Dispertsioa ezagutzen’ izenburua duen solasaldian hartuko dute parte.

Hirugarren ekitaldia irailaren 19an izango da, iluntzeko 20.30ean hasita, eta bertan musikaz eta poesiaz osatutako ‘Burdin hariak eta plastikozko gorailak’ izenburu duen ikuskizuna taularatuko da.

Erakusketa 18.0etatik 20.30era egongo da irekira egunero irailaren 14tik 20ra eta irailaren 19an eta 20an irekita egongo da ere eguerdiko 12.00etatik 14.00etara.

1 Estrella2 Estrellas3 Estrellas4 Estrellas5 Estrellas (Sin valoración)
Cargando...

durangon.com webguneak ez du uzten gorrotoa, mespretxua edo diskriminazioa sustatzen duten edukiak argitaratzen, jaiotza, arraza, sexu, erlijio, nazionalitate, iritzi edo bestelako inguruabar pertsonal edo sozialengatik.

Izen propioei erreferentzia egiten dieten eta ohorerako eta intimitaterako eskubidearen aurkako iruzkinak ezabatuko dira. Irain eta iruzkin guztiak ere zuzenean ezabatuko ditugu, baldin eta iraingarriak, kalumniatzaileak edo indarreko legeria hausten badute.

Gehiago irakurri


durangon.com no permite la publicación de contenidos que de forma manifiesta fomenten el odio, el desprecio o la discriminación por motivos de nacimiento, raza, sexo, religión, nacionalidad, opinión o cualquier otra circunstancia personal o social.

Se eliminarán todos los comentarios que hagan referencia a nombres propios y atenten contra el derecho al honor y a la intimidad. También borraremos directamente todos los insultos y los comentarios que puedan resultar injuriosos, calumniadores o que infrinjan la legislación vigente.

Leer más

Deja una Respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

*

Artículos Relacionados